Larunbatean, gozoarekin hitzordua Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

  • Tolosa Goxua larunbatean, urriak 28, egun osoko egitarauarekin.

  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “Hiri Ekonomiaren mahaiaren bitartez eragileekin zuzeneko harremana izateak ahalbidetzen duen koordinazioa eta osagarritasuna baliatuz, Goxuari dagokion egitaraua eta guztien eskaintza uztartu da egun osoko egitaraua osatuz”.

  • Tolosako Udalak, Eceiza, Rafa Gorrotxategi, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Saizar gozotegiekin elkarlanean antolatutako ekimena.

Udazken gastronomikoak jarraipena du Tolosan. Rafa Gorrotxategiren obradorean aurkeztu dute datorren larunbatean, urriak 28, ospatuko den Tolosa Goxua.

Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Tolosako 5 gozotegi artisauek xehetu dute 24. edizioaren egitaraua: Rafa Gorrotxategi; Raquel Ibañez, Ibañez-Gozona gozotegitik; Jon Sorarrain, Leioko-Gorosti gozotegia; Eceiza gozotegia; eta Nieves Soroa, Saizar gozotegitik.

Alkateak, Tolosa “gozozale eta gozogileentzat” erreferente dela nabarmendu du “Tolosako gozogile artisauen lan onari esker”: kalitatea eta bertako produktua eskaintzen ari dira gurean denbora luzez. Esperientzien herria gara, esperientziek erakartzen dute jendea Tolosara, eta Tolosa Goxua geroz eta jende gehiagoren topaleku da. Goxua eta larunbateroko azoka”.

Tolosako Udaleko Merkataritza, Azokak eta Turismo sailak sortutako Hiri Ekonomiaren mahaia osatzen duten eragileekin partekatu da Goxuari dagokion egitaraua eta guztien eskaintza uztartuz, egun osoko egitaraua osatu da: “eragileekin zuzeneko harremana izateak ahalbide12tzen duen koordinazioa eta osagarritasuna baliatuz, Goxuara datorren jendeak bere egonaldia luza dezake” adierazi du Olatz Peon Ormazabalek. Horrela, Goxuako ekintzek, larunbateroko azokak, Tolosaldea-Goierri kantuz topaketak, Nazioarteko Abesbatza lehiaketak, haurrentzako ikuskizunek eta beste hainbat emanaldi musikalek... bat egingo dute larunbatean.

Aurtengoan berezitasuna gozogileek ikastetxeetara egin dituzten bisitak izan direla gehitu du alkateak: “Tolosako gozogileen bisita jaso dute ikastetxe ezberdinetako haurrek ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioa aurkezteko”. Rafa Gorrotxategik, gozogile guztien izenean, “ekintza oso aberasgarritzat” jo du: “Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako haurrak bisitatu genituen urriaren 16tik 18ra. Gozoaz eta Tolosa Goxuaz jardun genuen beraiekin. Larunbatean, horietako 10, San Markos pasteltxoak egiterako orduan laguntzaile izango ditugu”. Horiek, aurrerago, bakoitzak lan egin duten gozogileen obradoreetara joanen dira gozogintzako lantegi batean parte hartzera.

Hain zuzen, San Markos pastela da aurten protagonista. 4000 egin eta banatuko dituzte. Alkatearen hitzetan, “tradizioa eta belaunaldi berrien inplikazioa uztartuz, egungo moldean”.

 

Egitaraua 

9:00-14:00  – Azoka berezia

11:00-12:00 – Kantujira Taldeen Topaketa: “Tolosaldea-Goierri Kantuz” - Harrera eta gosaria (Plaza Zaharra).

Sagar tarta lehiaketa*:

09:30-10:30 / Tartak lehiaketara aurkezteko denbora.

10:30-11:30 / Epaimahaiak tartak dastatzeko denbora.

11:45 / Sari banaketa.

12:00 - Vesna Childrens Choir (Errusia)

12:15 - San Marcos tarta banaketa: Gozogile egun batez: Goizean zehar Tolosako gozogileak, LH4ko 10 gazte gozogileerkin batera, “San Marcos Tarta” egiten egongo dira.

12:30 - Tolosaldea eta Goierri Kantuz San Frantzisko pasealekuan.

17:00 – Txirri, Mirri eta Txiribiton – Patxistein: Leidor Antzokian.

Kale Antzerkia Tolosako gune ezberdinetan: Berdura Plaza, Trianguloa, Plaza Zaharra eta Zumalakarregi kalea: Laskorain Ikastolak antolatutako ekintza.

22:30 – Saionaiz + Ixo Bonberenean.

*Egun osoan zehar erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira kaleetan barrena


Lehiaketa*

Urriaren 27a bitarte dago izena emateko epea eta bi eratara egin daiteke: 943 69 75 21 telefono zenbakira deituz (9.00 – 14.00) edota feriak@tolosa.eus helbidera idatziz. Irabazleak 200 euroko saria eta bigarrenak 150 eurokoa izango dute Tolosako gozodendetan gastatzeko. Gainera, parte hartzaile guztiei Eusko Label produktuz osatutako sorta bana oparituko zaie.

  • Parte-hartzaileak 9:00etatik 10:00etara beraien postreak utzi beharko dituzte Triangulo Plazan, erabilitako errezetarekin batera.

  • Epaimahaikideak Eva Argiñano, Elena Arzak eta Imanol Zubelzu izango dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA