Larunbateko Gabonetako Azoka berezian 71 postu izango dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosako lau gunetan banatuko dira postuak: Trianguloan, Alondegian, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko Pasealekuan. Larunbaterokoak ere bere plazetan jarraituko du.

 

Gabonak heltzear dira, eta haiekin batera, baita gure azokarik berezienetakoa ere.  Gabonetako Azoka berezia Eguberrietako erosketak egiteko plaza benetan aproposa da, larunbateroko ekoizleez gain, beste 71 postu ekarriko ditu eta aurtengoan gurera. Abenduaren 16an egingo da, Tolosako lau gune desberdinetan: Trianguloan, Alondegian, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko Pasealekuan. 

Herri osoan zehar banatuta, larunbat goiz osoz ibiliko dira buru belarri lanean azokagileak, 9:00etatik 14:00etara. Elikagaien eta artisauen dozenaka postu izateaz gain, abereak ikusteko edota pintxoak dastatzeko aukera ere izango da, giroa alaituko duten txistulariez gain.

Asteroko azokagileek Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria Plazan jarraituko dute, ohiko produktuak saltzen. Horiez gain, Trianguloan eta Alondegian  izango dira elikagaiak nagusi, 30 eta 22 postu bilduz, hurrenez hurren: barazkiak, gozoak, ahatekiak, hestebeteak, gozoak, kontserbak, ardoa, likoreak, gazta edota eztia izango dira eskuragarri.

Plaza Zaharrean animaliak egongo dira ikusgai, eta San Frantzisko pasealekuan, aldiz, artisauen 13 postu izango dira, baita elkarteen 6 postu ere: egur tailak, bitxiak, pilotak, egurrezko etxetresnak etab. izango dituzte.

Egun horretan bertan, gainera, azken urteotako ohiturari jarraituz, udal ordezkariek konpota banatuko diete urte osoan zehar azokako hiru gune nagusietan egon ohi diren azokagileei, 10:30etik aurrera.

Urteko azken bi azokak abenduaren 23an eta 30ean egingo dira, larunbatez, Berdura plaza, Zerkausia eta Euskal Herria plazan. Urteko lehena, ordea, ostiralean egingo da, urtarrilaren 5ean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA