Laskoain kalea biziberrituta “Gune Biziak” proiektuaren eskutik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Kalea eraberritzearekin batera, hutsik dauden lokaletako erakusleihoak egokitu eta apaindu dira kalea erakargarriagoa egin, kaleak berezkoa duen izaera komertziala indartu eta bertako merkataritza jarduera sustatzeko.

 

Kalea eraberritzeko hirigintza lanen ondotik, Laskoain eremu erakargarriagoa, atseginagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa da orain. Espaloiak zabaldu egin dira, errepide eta espaloia maila berean jarri dira eta “bizitoki” eremu izendatu da kalea oinezkoek lehentasun osoa izan dezaten bertan.

Hiri-altzari eta lorategi berriak ere jarri dira eta kale argitazpena berritu da Led argiekin. Eraberritze lanei amaiera emateko “Gune Biziak” proiektua gauzatu da bertako merkataritza jarduera sustatzeko.

Merkataritza guneak berreskuratzen eta zabaltzen jarraituz

Errementari eta Gudari kaleetan egin bezala, obra nagusien ondotik, “Gune Biziak” proiektua garatu da Laskoain kalean, kaleak berezkoa duen merkataritza izaerari bultzada emateko helburuarekin.

Proiektu honen baitan hutsik dauden lokaletako erakusleihoak apaindu dira kalearen itxura hobetu, herritarrentzat kalea erakargarriagoa egin eta merkataritza jardueraren jarraikotasuna bermatzeko, bertako jarduera ekonomikoa sustatzeko helburuarekin.

Beraz, kalearen eta lokalen erakargarritasuna hobetuta, itxita dauden lokalen salerosketa edota alokairua sustatu nahi izan dira, etorkizunean saltoki bihurtu daitezen.

Eraberritu diren erakusleihoetan biniloak jarri eta horiek pintatu dira, kaleari bizia eman eta kalearen izaera atsegina mantentzeko, kaleak izan dezakeen potentzial komertziala irudikatuz.

Iragana eta oraina uztartuz

Merkataritza paisaia berreskuratzeko lanketan parte hartu dute merkatariek, lokaletako jabeek eta proiektu artistikoaren arduradunak, GKO Galeryko Garikoitz Muruak. Elkarlan baten emaitza izan da Laskoain kaleko erakusleihoak apaintzeko esperientzia. Irudiak aukeratzeko orduan kontuan izan dira iraganean kalean izandako eta kalearen egungo izaerari lotutako jarduerak. Esaterako, erakusleihoetako batean, 1934an sortutako Areizaga Olioak izeneko olio ontizatzaile eta saltzailea gogorarazi nahi izan da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA