Merkatariei zuzendutako aholkularitza eta formazio programa abiatu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/01/31 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Programaren helburu nagusia da Tolosako saltokien bereiztasuna eta lehiakortasuna hobetzea horretarako banakako aholkularitza eta formazioa eskainiz alor ezberdinetan, Tolosako merkataritza ehuna etorkizunean sendo mantentzeko xedearekin. Programa Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin eta Tolosako merkatarien elkartearekin elkarlanean garatuko da aurtengo urtean zehar.
  • Bestetik, herrian zehar kokatuta dauden pertsona kontagailuen datuen ustiapena egingo da, jasotako informazioarekin beharrezkoak diren neurriak hartzeko edota egitasmo berriak abiarazteko.

 

Merkataritza ehunak garrantzia handia eta berezia du Tolosan. Horregatik, Tolosako Udala, bidelagun da sektoreak aurrean dituen erronketan guztietan: digitalizazioa, belaunaldi aldaketa.... Udalak negozio berrien irekiera sustatu eta belaunaldi aldaketan laguntzeko dirulaguntza lerroak ditu. Horietan guztietan ere, Alde Zaharrak begirune berezia izanik.

Orain artean, Merkataritza Federazioarekin batera aurrera eraman du Udalak Singular Dendak programa, erosketa-esperientziak hobetu eta merkataritza hobetzeko prozesuetan sakontzeko eta tokiko saltokiak balioan jarri eta ikusarazteko. Urte hauetan zehar Tolosako hainbat merkatari eta saltokik parte hartu dute programa honetan, guztira 26 dendek jaso dute “Singular Denda” bereizgarria eta merkatariek gainera ekimenaren balorazio positiboa egin dute.

Horrekin batera, bost pertsona kontagailu ere ezarri dira azken urteotan herriko gune ezberdinetan, pertsonen fluxuen inguruan datuak jasotzeko.  

Tokiko saltokiei zuzendutako programa berria martxan

Tolosak merkataritza ehun sendoa badu ere, azken urteotan nagusiki bizi eta kontsumo ohituren aldaketak tarteko, tokiko merkataritza sektorea bizirauteko arazo nabarmenak izaten ari da.

Tolosako merkataritza indarberritze eta sustatze asmoz, bi neurri hartu ditu udalak, batetik, Tolosako saltokien bereiztasuna eta lehiakortasuna hobetzeko programa bat abiarazi da Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin eta Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean eta bestetik, merkataritza ehuna sakonago ezagutzeko pertsona kontagailuen datuen ustiapena egingo da. Modu horretara, Tolosara gerturatzen diren pertsonen inguruko informazioa jasoko da: profila, merkataritza fluxua, herrira gerturatzeko edo erosketo maiztasuna... informazio hori oso baliagarria izango da neurriak hartu edota egitasmo berriak abiarazteko.

Merkatariei zuzendutako programari dagokionean, helburu nagusia da denden profesionalizazio maila handitzea saltokiek euren kudeaketan aurrerapausoak eman ditzaten. Banakako aholkurlaritza eskainiko da hainbat arlotan: komunikazioa, ecommerce, negozioen kudeaketa... eta formazioa ere emango da erakusleihoak diseinatzeko eta apaintzeko tekniken inguruan, bezeroekiko harreman eredu berriei buruz edota estres profesionalaren kudeaketarako.

Singular dendak egitasmoa ere ez da albo batera utziko eta aurten 3 saltokik parte hartuko dute egitasmoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA