Mikologika azoka izango da larunbatean, eta igandean Aranzadirekin Aralarrera irteera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Trianguloan egitarau zabala izango da ohiko festa handian. 
  • Igandeko irteerarako izena eman beharko da aurrez. 

 

Tolosak Mikologika jaia hartuko du aurten ere, Tolosako Casino elkarteak Tolosako Udalaren laguntzarekin antolatutako perretxikoen azoka berezia. Urteroko hitzordua gaur hasiko da, 19:00etan, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldariek eskainiko duten sukaldaritza tailerrarekin, Casino elkartean. Baina larunbata izango da egun handia, Triangeluko ohiko azokarekin, eta aurretik, urriaren 20an, ostirala, Tolosaldeko ikastetxeetako DBHko 1. mailako ikasleak perretxikoak biltzera aterako dira, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuta. Arratsaldean, 17:30ean, kultur etxean jasotako perretxikoen sailkapena egingo dute.

Tailerrak, erakusketa eta musika

Larunbatean, Mikologika azoka 11:00etan irekiko da Triangeluan, baina, aurretik, 10:00ak aldera, txanpiñoi saltsan egindako kazola erraldoia prestatzen hasiko dira. Azokan zehar, perretxikoak maite dituzten pertsona guztiek ondoko pintxoak dastatzeko aukera izango dute: potxak onddoekin eta belar freskoen kimuekin; onddo-nahaski tradizionala; onddo exotikoz beteriko brick-a; gourmet brabak, onddo salteatu eta alioliarekin; basa-perretxikoen volovanta; txanpiBurger; perretxiko-kroketa erremolatxa-coulisarekin eta txanpiñoiak saltsan. Gainera, Tolosaldeko ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da, aurreko egunean bildutako perretxikoekin eta baita haurrentzako eskulan tailerra ere, Mikologikaren totebag bat kustomizatuz. Halaber, Zenbat kilo? perretxiko saskiaren pisua asmatzeko lehiaketa jokatuko da eta eguna borobiltzeko, Radio Rebelde taldeak kontzertua eskainiko du 11.30ean. Perretxikoaren jaia igandean amaituko da, 11:00etan, Aralarko basoetara irteera bat eginez Aranzadiko Mikologia saileko kideekin eta gure inguruko perretxiko eta onddoak ezagutzeko helburuarekin. Aldez aurretik izena eman beharko da: https://www.tolosakoazoka.eus/aralarrera-irteera/ 

Tolosako merkatariek ere parte hartzen dute Mikologikan eta gaurtik igandera erakusleihoen lehiaketa egingo da. Irabazleak larunbatean jakinaraziko dira Mikologika azokan bertan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA