Negua goiz etorri arren, azokako mahaiak gainezka

Tolosako Udala
2017/12/04 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Negua goiz etorri zaigu aspaldiko partez. Hala ere azokan, ez genuen hutsunerik somatu mahaietan, eta ekoizleen esfortzua nabarmena izan zen mahaiak beterik edukitzeko. Aurretik bazekiten elurra zetorrela, eta biltzeko lanak aurreratuz, uzta arazorik gabe jasotzea lortu zuten. Orain, elurra urtzen denean, kalteak baino, abantailak izango dituela esan dezakegu.

Zerrenda, zabala eta kalitate handikoa. Hori bai, orain arte izan ditugun udarako barazkiak, negukoei utziko diete lekua, ibarrako piparra zein tomateari agur esan beharko diegularik.

Fruta zerrenda oso zabala izan zen, eta kiwientzako adibidez, unerik aproposena dela esan dezakegu. Kalitate handia eta une onenean daude fruta asko.

Datorren asterako, aipatu Txuleta Festa dela eta, postuak Zerkausitik Triangulora pasako direla. Ziur gaude giroa oso beroa izango dela!

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-12-02.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA