Ohiz kanpoko urtea 2017a baratzentzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/02 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldi ona eta giro alaia izan genuen 2017ko azkenengo azoka egunean. Urte epela eta lehorra izan dugula esan dezakegu, eta horrek, eragina izan du baratza zein mendietan.

Zenbait produktuen uzta oso oparoa izan da aurten, fruta guztien edota udarako barazkiena kasu. Beste batzuena ordea, oso kaxkarra; batez ere perretxikoena. Ia ez dira izan mahaietan urte osoan zehar, eta ikusi ditugunean, nahiz eta kalitate handikoak izan, kopuru txikietan zeuden. Atzo adibidez eta sorpresa bezela, aurtengo lehenengo san martin zizak izan ziren salgai eta hauekin nikaloak eta gamuza pare bat mahaietan.

Babarruna uzta, ertaina kopuruan eta gorena kalitatean aurtengoa. Eguraldiak asko lagundu zuen udazkenean, une garrantzitsuenean, hego haizearekin, lekak lehortzen eta erdoilari aurre egiten, eta horrek lagundu zuen uzta jasotzen. Eguzki horrek, eta aurreko euriek alea gozotzen lagundu zuten, eta hori produktuan antzematen da.

Aipatzekoa egun hauetako neguko barazkien eskaintza. Oso zabala eta oso ona. Borraia, azalorea, espinaka, kalabaza, azelga, letxua, eskarola edota azenarioa dira nagusi.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-12-30.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA