Ondo finkatutako udaberriko gutiziak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/02 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Hego haize epelak eta termometroak markatzen zuen tenperatura goxoak azokara joan ginen guztion itxaropena mantentzen zuten. Are gehiago orain, garizuma betean gaudenean. Purifikazio eta barne argitze garai hauetan inoiz baino gehiago desiratzen ditugu astero azokak eskaintzen dizkigun gutiziak.

Balio dezatela adibide gisa azken asteetan Nestor Errasti eskaintzen ari zaizkigun ilar bikainak. Inauterien aurretik baino zentzu gehiago dute, egun horietan egindako gehiegikeriengatik, eta, ezbairik gabe, errekor bat suposatu dute probintzian, beste inongo azoketan ez baita ilarrik eskaini aurreko asteetan. Larunbatean eskaintza on bat ikusi genuen, bost kilo ingurukoa, eta bestela ezin zenez izan, 09:30ak alderako ia dena agortuta zegoen. Goizean goiz jaikitzeak ere behar du sariren bat.

Barazki Bizidunak postukoen produktu ekologikoek ere atentzioa eman zuten. Askoren zalantzei erantzun behar izan zieten ekoizleek, batez ere barazkien historiari, barazkien aniztasunari edo horik prestatzeko errezeten inguruan. Azokan aurkeztu zituzten azenario moreek bereziki deitu zidaten atentzioa, ondoan zizuten ohiko azenario laranjen alboan guztiz bereziak. Aukera baduzue, galdetu haien inguruan, ziur azalpenek harrituko zaituztela.

Neguko barazki asko ere aurki zitekeen larunbatean azokan. Urtaroa ere badoa aurreraka, eta batzuetan ia udan gaudela diruen arren, azokan aurki daitezkeen kalabaza, bruselaza edo Lonbardiako aza bikainek bestelako erakusten dute eta egutegiaren data egokian kokatzen gaituzte. Ezin uka daiteke baratze askotan loretan dauden babek dagoeneko loreen garaiarekin pentsatzera eramaten gaituztela, baina oraindik neguko produktu on askoez gozatzeko garaia da.

Sagar eskaintza oparoak ere neguan kokatzen gaitu oraindik. Larunbatean sagar asko eta ona aurki zitekeen azokan. Mendiola sagarrak, Errezil sagarrak, eta, batez ere, sagar zuku naturala. Gure kulturaren eta gastronomiaren oinarrizko produktu baten aurkezpen berriak dira.

Lasatarrek eskaini zituzten Zamorako lehen onddoak ere nabarmendu behar dira. Kalitate handiko produktua, trinkotasun handikoa eta iparraldeko edozein basotako usain bikainarekin. Gozatu onddoez, hainbat postutan aurki daitekeen bertako gaztaz bezala. Ardi gazta berria, gehiago edo gutxiago ondutako gaztak, gazta urdinak, oso onduak, gazta zahar poteak edo gaztanbera delikatua aurki daitezke astero Goldarazen postuan.

Ezbairik gabe, tentazio ugariko zerrenda, mundu katolikoak onartuko balitu, haragi platerkada baten aurrean bati baino gehiagori zalantza eragingo liokeena. Ez galdu aukera.

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak 29-02-2020

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA