Orus saltokiaren jarraipena bermatuta "Berriz" programari esker

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/11 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Irailaren 1ean eskualdatu zen 1908an sortutako Orus saltokia. Herrian hain ezaguna den saltoki honek jabe berrien eskutik, etapa berri bati ekin dio, esentzia mantenduta, baina behar eta egoera berrietara egokitzen jarraitzeko asmoz.

  • Olatz Peon, alkatea: "Tolosak urteak daramatza programa sustatzen eta ekintzaileei laguntzeko helburuarekin lehen 3 urtetan alokairua ordaintzeko diru laguntza batekin programa osatzen; Berriz programa osatzen duen Euskadiko udalerri bakarra da Tolosa merkataritza sendoa duen hiri-eredu baten eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten dugulako eta horregatik, merkataritza-ehuna mantentzeko lanean jarraituko dugu, are eta gehiago egungo testuinguruan".

 

Hasiera-hasieratik sustatu du "Berriz Enpresa" programa udalak tokiko merkataritza eta ostalaritzan belaunaldi aldaketa bermatu eta negozioen jarraipena errazteko. Izan ere, biak ala biak gure herri izaeraren parte baitira.

Horregatik, programa martxan jarri zenetik, udala lankidetza estuan aritu da Tolosa&Co merkatari elkartearekin eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearekin, azken honek kudeatzen baitu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak abian jarritako “Berriz” programa.

Olatz Peon Ormabazabal alkateak adierazi duenez, "Tolosak urteak daramatza programa sustatzen eta ekintzaileei laguntzeko helburuarekin lehen 3 urtetan alokairua ordaintzeko diru laguntza batekin programa osatzen; Berriz programa osatzen duen Euskadiko udalerri bakarra da Tolosa merkataritza sendoa duen hiri-eredu baten eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten dugulako eta horregatik, merkataritza-ehuna mantentzeko lanean jarraituko dugu, are eta gehiago egungo testuinguruan".

Egungo egoerak eragin zuzena izan du sektore guztiengan eta hori dela eta, udala Covi19ak utzitako ondorioak arintzera bideratzen ari da ahalegin eta baliabide guztiak. Ildo horretatik, tokiko negozioen jarraipena bermatzeko, Berriz programa indartzeko konpromisoa hartu zuen udalak eta 30.150€ bideratu ditu aurten gauzatutako 3 eskualdaketara, hartutako konpromisoa berretsiz.

Amalur Anguiozar Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeko "Berriz Enpresa" programaren arduradunak azaldu duenez, 2015etik 13 establezimendu eskualdatu dira Tolosan programa horren baitan. Aurten 3 izan dira: Tasia, Shanti Kirolak eta Orus Drogeria.

Eskualdaketa Covid garaian:

Ehun urtetik gora ditu Orus enpresak 1908an sortua izan zelako. Tolosan oso ezaguna den saltokia da, bizi guztikoa, belaunaldiz belaunaldi familia giroan kudeatutakoa, baina garai berrietara ere egokitzen jakin duena: eskaintza zabala eta askotarikoa, eta aholkularitza pertsonalizatua izan ditu ezaugarritzat.

Orus familiaren etapa amaituta, etapara berri bati ekin dio saltokiak Berriz programari esker.

Irailaren 1ean gauzatu zen eskualdaketa, ziurgabetasunez beteriko une eta testuinguru batean alegia, baina gogotsu hasi dira jabe berriak, ausardiarekin eta pozarren hartu dute lekukoa, negozioaren esentzia mantenduz, baina behar, ohitura eta kontsumo eredu berrietara egokitzen jarraitzeko asmoz.

Alkateak eskerrak eman dizkie jabe ohiei programan parte hartzeagatik eta berriei egindako apustuagatik, "Tokikoaren aldeko apustua egitea da egoera honi aurre egiteko gakoetako bat, guztiok jarri behar dugu gure aletxoa, erakundeok, merkatari eta ostalariek, eta baita kontsumitzaile eta herritarrok ere bai", gaineratu du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA