Ostalaritza eta terrazen ordenantzak ostalari eta herritarrekin elkarlanean garatuko ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Iaz hasi zen Tolosako Udala Ostalaritza Ordenantza eta Terrazen Ordenantza garatzen. Hainbat barne bilera egin ondoren, azaroan egin zen ostalariekin lehen bilera zirriborroa aurkezteko eta orain herritarrekin bilera irekia egingo da, martxoaren 29an, arratsaldeko 18:00etan pleno aretoan.

  • Ordenantzen helburu nagusia da ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak, jolas- eta joko-izaerakoak, instalatzeko, irekitzeko, funtzionatzeko eta terrazak kokatzeko baldintzak zehaztea eta arautzea.

 

 

Herritarren parte hartzearekin garatu nahi ditu Tolosako Udalak ostalaritza eta terrazen ordenantzak.

Pandemia hilabete luzeetan terrazen azalera handitzea baimendu da, ostalariek beren jarduerarekin aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Orain, aurrera begira, ordenantza erregulatzaileak garatzea ezinbestekotzat jo da.

Iaz abiatu zuen Tolosako Udalak ordenantzak garatzeko prozesua. Lehenik eta behin barne-bilerak egin ziren eta eta azaroan egin zen lehen bilera ostalariekin garatutako zirriborroa partekatzeko. Ostalariek ekarpenak egiteko aukera izan dute eta orain herritarren txanda iritsi da.

Bilera irekia, martxoaren 29an, 18:00etan pleno aretoan

Herritarrekin zein ostalariekin egingo den bilera irekia, martxoaren 29an izango da, 18:00etan pleno aretoan. Bileran eragile inplikatuek zein herritarrek parte hartuko dute, elkar-entzuteko. Izan ere, herri mailako ordenantza izanik, guztiengan du eragina eta guztiek dute zer esana.

Ordenantza berrien helburua da ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak, jolas- eta joko-izaerakoak, instalatzeko, irekitzeko, funtzionatzeko eta terrazak kokatzeko baldintzak zehaztea eta arautzea.

Azken batean, ordenantza arautzaileek tresna eraginkorrak izan nahi dute herritarrek ostalaritza-, jolas- eta asialdi-jardueren arloan dituzten premiei eta eskariei erantzuteko eta baita jarduera horiek herritarren atsedena eta ongizatea bermatzeko moduan ezartzeko ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA