Ostalaritza suspertzeko bonuak martxoaren 31a arte erabili ahal izango dira

Tolosako Udala
2021/02/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Kafetegi, jatetxe eta tabernetan kontsumitzeko ostalaritza bonuak erosi zituzten herritarrek oraindik ere horiek erabiltzeko aukera izango dute.

 

Osasun krisia hasi zen unetik, honek utzi dituen eta uzten ari den ondorio ekonomikoei aurre egiteko hainbat neurri hartu ditu udalak. Horietako bat izan da, Suspertu Tolosa bonuen kanpaina. Guztira bi kanpaina egin dira orain artean, lehena, merkataritza eta zerbitzuen sektorera bideratutakoa, abenduan amaitu zena, eta bigarrena, ostalaritza, kafetegi eta jatetxeetara bideratutakoa.

Bigarren bonuen kanpaina martxan jarri zenetik, gora beherak izan ditu honek, egoeraren bilakaeraren ondorioz, eta sektorearen ixtea dela eta. Arrazoi horregatik, bonuak erabiltzeko epea luzatu egin zuen Udalak eta beraz, oraindik ere ostalaritza bonuak dituzten herritarrek martxoaren 31a arte erabili ahal izango dituzte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA