Perretxiko bilketa, hitzaldiak, azoka edota sukaldaritza tailerra urriaren 17tik 20ra Mikologikan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Urriaren 17tik 20ra onddo eta perretxikoen hiri bilakatuko da Tolosa. Mikologikaren baitan hainbat ekimen antolatu dira. Hona hemen, egitaraua:

 

Urriak 17tik 20ra

Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakuslehio Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusi dutela, beraien erakusleihoak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere.

 

Asteazkena 17. 19:00:

Tolosako Casino Elkartean eta bertako bazkideei zuzenduta, sukaldaritza tailerra. Perretxikoak izango dira oinarri, eta irakaslea Xabier Martinez sukaldaria izango da, Casino Elkarteko bazkidea bera ere.

 

Osteguna 18. 20:00:

Tolosako Casino Elkarteko 1.go solairuan, Raúl Fraile Fabero, Valladolideko Unibertsitateko Mikologia katedradunaren eskutik “Hongos medicinales de uso actual. Farmacología y aplicaciones prácticas ” hitzaldia.

 

Ostirala 19. 09:00:

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte.

 

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

 

 

Ostirala 19. 18:30

Txanpi On Fest. Hirugarren urtea beteko du ikuslego gazteenari zuzenduta dagoen ekimen honek. Aurten, eguraldia lagun, kokapen berria izango du. Naparzubia eta Plaza Zaharra Pop Up espazio bat bihurtuko dugu eta bertan zuzeneko musika, DJ-ak food truck-ak eta zerbeza kuboak, besteak beste, izango ditugu.

 

Larunbata 20. 10:30

VII. Elkarteen arteko Pintxo lehiaketa aldaketekin dator aurten, egun eta kokapen berriekin baidator. Trianguloan izango da, larunbatean.

 

Larunbata 20. 12:00.

 

MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik.

Hauek dira partaideak:

 

  • Casa Martínez Jatetxea,

  • Bera Bera Jatetxea,

  • Botarri

  • Leaburuko Ostatua (Peñascal Kooperatiba)

  • Karela

  • Solana 4

  • Larrea

  • 19:90

  • Gozona gozotegia

  • Casino Elkartea

 

 

Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan:

 

  • Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa

 

Larunbata 20. 20:30

Amaiera afaria. Casino Elkartean , bazkideei eta beraien gertukoei zuzenduta, 80 lagunentzako afaria eskeiniko da. Bazkide bakoitzak 3 lagun gonbidatu ditzake. Izen ematea elkartean bertan egin daiteke.

Menua, noski, perretxiko eta onddoetan oinarrituta egongo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA