Perretxiko festa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/21 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Perretxiko festa zela-eta giro ezin hobea izan zen larunbateko azokan. Casino elkarteak antolatuta, hamargarrenez, Mikologika azoka ospatu zen asteburuan. Hainbat eta hainbat ekimen ospatu ziren joan den astean eta larunbateko ekintzek bat egin zuten ohiko azokarekin.

Salmentak onak izan ziren eta eskaintza, zabala eta paregabea. Mikologikaren eskaintza azokakoarekin uztartuz, kalitatezko onddo eta perretxikoak erosteko aukera izan zen larunbatean.

Fruta aukera ere zabala: mota askotariko sagarrak -errezil sagarra, eguzkitza, boosckop, elstar...-,, udareak, feijoak, pikuak, intxaurrak eta urrak besteak beste; gozozaleak direnentzat postre bikainak prestatzeko nahi adina fruta aukeran.

Eta noski, baita barazkiak ere. Barazki mota ezberdinak ere ikusi ahal izan ziren mahaitan, agian eskaintzaren artean preziatuena, Tolosako babarruna, berria eta zaharra lehian. Baina azaloreak, romanesku azak edota kalabazak ere erosteko aukera izan zen, noski. Egun euritsu eta neguko hotzak datozenerako jaki ezin hobeak guztiak.

Fitxategiak: 
Fitxategi prezioak.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA