Piper erreak Euskal Herria plazan asteburu honetatik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Irailaren 14tik azaroaren 9ra, larunbateroko azokan, piperrak erre eta salduko dira Euskal Herria plazan

 

Tolosako azokaren eskaintza oparoaren baitan, piper erreak erosteko aukera izango dute, aurten ere, herritar zein bisitariek larunbatero Euskal Herria plazan irailaren 14tik aurrera. Azken lau urteetan bezalaxe, Jose Luis Amatriain izango da piperrak plazan bertan erretzen eta saltzen larunbateroko azokaren ohiko ordutegian. Larunbat honetan hasi, irailak 14, eta azaroaren 9a bitarte.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA