Poloniako 40 ikasle Tolosan, Herrikide ikastetxeko ikasleekin elkartrukean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/22 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Poloniako hainbat herritatik 13 eta 18 urte arteko 40 ikasle bertaratu dira Tolosara Herrikide ikastetxearekin elkartrukean. Hauekin 5 begirale ere etorri dira. Nerea Letamendia, Tolosako Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziak egin die harrera Tolosako Udalbatza aretoan. Pasa den asteazkenean, urriak 17, iritsi ziren Tolosara eta datorren asteazkenerarte luzatuko dute egonaldia, urriak 24. Tolosako ikasleak, trukean, Poloniara bidaiatuko dute 2019ko Aste Santuaren bueltan.

Egunerokoan Herrikideko klaseetan hartzen dute parte eta arratsaldeetan beste hainbat ekintza burutzen dituzte: Tolosa eta Tolosaldeko txokoak ezagutzeaz gainera, Leaburuko Mahala baserria edota Gasteiz hiriburua bisitatzeko aukera izan dute. Egonaldian ikasle tolosarren etxeetan daude.

Letamendiak Tolosaz disfrutatzeko gonbita luzatu die, bidaia baliatzeko formazioan eta baloreen lorpenean sakontzeko, baina bereziki “esperientzia ahaztezin” bat bizi dezaten opa die: “lagunak egin eta elkarrekin egun hauetan bizitzen ari zaretenaz gozatu. Ikasi noski, gaitasunak hobetzea eta gure ikastetxeen nazioartekotzea ardatz positiboa da ere: beste herrialde batzuetako kideekin hartu-emana izan, kultura eta tradizio ezberdinei buruz jakin, hizkuntzetan trebatu, eta bizitzeko era ezberdinez jabetu. Finean, ikuspegia zabaltzeko beta ematen dute honelako ekimenek, horrek dakarren aberastasunarekin”.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA