Sagarrak eta parrilaren sugarrek egingo dute XXV. Tolosa Goxua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosa Goxua larunbatean, urriak 27, 9:00etan hasita, Triangulo plazan.
  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “herritar zein bisitariek esperientziak eta planak nahi dituzte gurean, eta hori herriko eragileekin batera lortzen dugu. Gure herria gozozale eta gozogileentzat erreferente da. Tolosako gozogile artisauen lanari esker lortu da erreferentzialtasun hori, eta hain zuzen, gozogintza artisauak duen balio erantsia azaleratzea du helburu Goxuak”.
  • 'Sugar tarta' izango da aurten gozogile zein gaztetxoek unean egin eta banatuko duten pasteltxoa: larunbateroko azokan erosiko dituzten sagarrak parrillan erre, tartaleta baten gainean jarri, eta krema eta ezti puntu bat. 4000 egin eta banatuko dira.
  • Tolosako Udalak, Eceiza, Rafa Gorrotxategi, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Saizar gozotegiekin elkarlanean antolatutako ekimena.

“Tolosako urtarorik gastronomikoena abian da”. Agerian gelditu da udazkenak gozo puntutik jarraituko duela Mikologikaren ondotik: Eceiza gozo etxearen obradorean aurkeztu dute 25. Tolosa Goxua. Datorren larunbatean izango da, urriak 27, Triangulo plazan.

Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Tolosako 5 gozotegi artisauek zehaztu dute 25. edizioaren egitaraua: Rafa Gorrotxategi; Raquel Ibañez, Ibañez-Gozona gozotegitik; Jon Sorarrain, Leioko-Gorosti gozotegia; Moira Eceiza, Eceiza gozotegitik; eta Nieves Soroa, Saizar gozotegitik.

Mendeurren laurdena du Tolosa Goxuak. Alkateak 25 urteotan gozogileek Udalak sustatutako jaiarekin izandako konpromisoa eta urtero izaten duten inplikazioa eskertu du: “herritar zein bisitariek esperientziak eta planak nahi dituzte gurean, eta hori herriko eragileekin batera lortzen dugu. Gure herria gozozale eta gozogileentzat erreferente da. Tolosako gozogile artisauen lanari esker lortu da erreferentzialtasun hori, eta hain zuzen, gozogintza artisauak duen balio erantsia azaleratzea du helburu Goxuak” nabarmendu du.

Tolosaren posizionamendu gastronomikoan bere alea du gozogintzak Olatz Peon Ormazabalen iritziz: “Tolosak duen posizionamendu gastronomikoan zeresana izan du eta dauka egun gozogintza artisauak. Kalitatea eta bertako produktua eskaintzen ari dira gurean denbora luzez. Askok ia mendeurrena ere badaramate”. 12

Gastronomiak eta esperientziek, gurean egin daitezken planek, erakartzen dute jendea Tolosara uda aurretik jaurtitako turismo web orriaren trafikoak argi adierazten duen eran: gastronomia eta planak dira atalik kontsultatuenak. “Bide horretan, Goxua eskaintza garrantzitsu da, bi elementuak uztartzen baititu: Goxua eta larunbateroko azoka. Azoka berezia baita Goxua, larunbaterokoaren osagarri”.

Horren adierazle da, alkatearen esanetan, 'Sugar tarta', aurtengo Goxuan unean egin eta banatuko den gozoa. Tolosako larunbateroko azokan erosiko dituzten sagarrak parrillan errez egingo da tarta hau, “ekoizleei erositako sagarra parrillan sukaldatuko dute gozogile eta gaztetxoek”. Tartaleta baten gainean krema jarri, ondoren parrillan erretako sagarra eta azkenik ezti puntu bat. 4000 egin eta banatuko dira.

Hain zuzen, egunean bertan gozogileek laguntzaile izango dituzten gaztetxoak aurrez ikastetxeetan gauzatutako 'Gozogile egun batez' jardunalditik atera dira. Bigarrenez gauzatu da saioa: Tolosako gozogileen bisita jaso dute ikastetxe ezberdinetako haurrek ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioa aurkezteko. Moira Eceizak, gozogile guztien izenean, “ekintza oso aberasgarritzat” jo du: “Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako haurrak bisitatu genituen urriaren 17 eta 18an. Gozoaz eta Tolosa Goxuaz jardun genuen beraiekin. Larunbatean, horietako 10, pasteltxoak egiterako orduan laguntzaile izango ditugu”. Horrez gain, sagar tarta lehiaketan ere epaimahaikide izango dira estreinakoz, ondoren azaltzen den eran, Eva Arguiñano, Imanol Zubelzu eta Elena Arzakekin batera.

Sagar tarta lehiaketa

Urriaren 26a bitarte dago izena emateko epea eta bi eratara egin daiteke: 943 69 75 21 telefono zenbakira deituz (9.00 – 14.00) edota feriak@tolosa.eus helbidera idatziz. Irabazleak 200 euroko saria eta bigarrenak 150 eurokoa izango dute Tolosako gozodendetan gastatzeko. Gainera, parte hartzaile guztiei, HAZIren eskutik, Eusko Label produktuz osatutako sorta bana oparituko zaie.

  • Parte-hartzaileak 9:30etatik 10:30etara beraien postreak utzi beharko dituzte Triangulo Plazan, erabilitako errezetarekin batera.

  • Epaimahaikideak Eva Argiñano, Elena Arzak eta Imanol Zubelzu izango dira. Aurten, berrikuntza gisa, 'Gozogile egun batez' ekimenean parte hartutako Tolosako hiru ikastetxeetako LH4ko ikasle bana izango da epaimahaikideekin batera.

Egitaraua

9:00-14:00 – Azoka berezia

Sagar tarta lehiaketa*:

09:30-10:30 / Tartak lehiaketara aurkezteko denbora.

10:30-11:30 / Epaimahaiak tartak dastatzeko denbora.

11:45 / Sari banaketa.

10:00-10:30 ikasleekin gozogileak elkartuko dira azokara joateko sagarrak erostera

10:30-12:15 Gozogile egun Batez: Goizean zehar, Tolosako gozogileak, LH4ko 10 gazte gozogileekin batera, 'Sugar tarta' egiten egongo dira.

12.15: Postre banaketa.

12:15 Tolosa kantari

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA