- Ostegun honetan hasi, azaroak 15, eta igandera bitarte, azaroak 18, babarruna izango da erdigune Tolosan: Tolosako Babarrunaren Kofradiaren Pul Pul jardunaldi gastronomikoa, Kapitulua, ekoizleen lehiaketa, azoka berezia, III. Euskal Jaia edota Gure Kaiola elkartearen lehiaketa gastronomikoa, beste hainbaten artean.
- Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “Jaia da, baina batez ere bertako produktua goraipatu eta ekoizleen lana aitortzeko momentua. Larunbateroko azoka, zein azoka berezi hau, lehen sektorearen erakuslehio, sustapen gune eta erakarpen faktore garrantzitsu dira”.
Ostegun honetan hasi, azaroak 15, eta igandera bitarte, azaroak 18, babarruna izango da erdigune Tolosan. Urkizu auzoko elkartean egin dute aurkezpena jaia osatzen duten erakunde eta eragile guztiek batera: Olatz Peon Ormazabal alkatea Tolosako Udalaren ordezkaritzan, Tolosako Babarrunaren elkartetik Joxe Mari Aramendia lehendakaria, Babarrunaren Kofradiatik Imanol Zubelzu eta Gure Kaiola elkartetik Xanti Larrarte.
Tolosako Babarrunaren Kofradiaren Pul Pul jardunaldi gastronomikoarekin hasi ostegun honetan, Kapituluarekin jarraitu ostiralean, eta asteburuan, ekoizleen lehiaketak, azoka bereziak, Euskal Jaiak eta Gure Kaiola elkartearen lehiaketa gastronomikoak hartuko dute testigua. “Tolosako produktu izarrari eta sektoreari gorazarre egiteko unea; garaian garaikoa eta bertakoa, gurea”. Horrela definitu du Tolosako 31. Babarrunaren Festa Tolosako alkateak: “Babarruna gure sentitzen dugu tolosarrok, gure izaeraren parte eta gainera erreferente da bertako nahiz kanpotarrentzat. Jaia bera, zein herriko eragile ezberdinen inplikazioa dira horren erakusle” nabarmendu du.
Babarruna izango da protagonista lau eguneko egitarauan. Pul-pul jardunaldia izango da bigarrenez etzi, osteguna, 19:00etan Topicen. Babarruna ardatz, osasuna eta elikadura izango dira aztergai Jakoba Errekondoren eskutik. Asteburuari begira, ostiralean Tolosako Babarrun Kofradiaren kapitulua ospatuko da, Tolosako babarrunaren 4 ohorezko kide izendatuz: Boolo elkartea, Edurne Ormazabal, Garbiñe Biurrun eta Anjel Mari Peñagarikano. Aurten arratsaldez estreinakoz.
Ohi bezala, ekoizleak izango dira protagonista larunbatean, lehiaketa eta azoka tarteko. Aurten 23 ekoizlek hartuko dute parte lehiaketan eta epaimahaia Iñaki Alavak, Joxema Azpeitiak, Edurne Tranchok, Joseba Drabasa, Joxe Mari Barriola eta Kofradiako ordezkari batek osatuko dute. Azokan, bestalde, 20 postu izango dira gutxi gora-behera. Gainera, San Blas elkartearen odolki lehiaketa ere ospatuko da; guztira, 14 parte-hartzailek eman dute izena.
Hirugarrenez, larunbatean ere, Euskal giroak hartuko ditu kaleak. Babarrun Kofradiarekin elkarlanean burututako Euskal Jaien hirugarren edizioa izango da. 1913an eginiko “Fiestas Euskaras” deiturikoak, jarraipena du mendeurrena pasata. Musikak, euskal dantzak, garaian garaiko produktuak, herri-kirolak, lehiaketa gastronomikoak, euskara... elementu horiek guztiek bat egingo dute III. Euskal Jaian. Herritar zein bisitariei baserritarrez jantzitza bertaratzeko deia eta #EginIrrintzi traola erabiltzeko deia luzatzen die Udalak zein Kofradiak. Egun berean, X. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa hartuko du Ferialekuak.
Horrez gain, Gorren Sentsibilizazio Astearekin bat eginaz, azken bi urteetan bezalaxe, Gainditzen elkartearen eskutik, zeinu hizkuntzako interprete bat egongo da Babarrunaren Festan.
Igandean berriz, sukaldariak protagonista, Gure Kaiola elkarteak antolatutako 32. lehiaketa gastronomikoa eta bazkari herrikoia tarteko. “Babarrunaren Festaren hastapenen bultzatzaile izan ziren” nabarmendu du alkateak. Urtero 20-30 bikotek hartzen dute parte Tolosako babarrun irabazlea sukaldatzeko lehiaketan eta 500 lagun inguru batzen dira Zerkausian bazkari herrikoian. Bazkarirako txartelak salgai daude oraindik.
Jaiak oinarrian duen produktuari eta ekoizleen jardunari erreparatu dio Olatz Peon Ormazabalek: “Jaia da, baina batez ere bertako produktua goraipatu eta ekoizleen lana aitortzeko momentua. 25 urte bete ditu aurten ekoizleak batzen dituen Babarrun Elkarteak; urte hauetan elkarteak eta ekoizleek burutu duten lanak babarrunaren izena entzutetsu bilakatzea lortu du. Bereizgarria”. Alkatearen hitzetan, horren adierazle 1999tik Tolosako Babarruna kalitate zigilua: “Eusko labeldun produktua, bertan ekoitzia eta kalitate gorena duena". Egun elkarteko 37 baserritarrek Tolosako Babarrunaren 20.000 kilo ekoizten dituzte.
Lehen sektorean eta honen garapenean “pisua” du Tolosako babarrunak alkatearen esanetan: “larunbateroko azoka, zein azoka berezi hau, lehen sektorearen erakuslehio, sustapen gune eta erakarpen faktore garrantzitsu dira”.
Alkateak eragile zein banako guztien elkarlana eskertu du: “Prentsaurreko honetan batu garen, eta beste hainbaten laguntzarik gabe, Babarrunaren Festa ez litzateke gaur egungoren parekoa izango. Guztiei eskerrak hilabeteak atzera hasita gauzatzen ari zareten lanagatik. Lapikoak sutan dira jada”. Herritar zein bisitariei ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu dute antolatzaile guztiek.
Enkatea, Haurkizunak Ekuadorren duen proiektuarentzat
Azken hiru urteetan bezalaxe, Haurkizuna Fundazioarentzat izango da babarrun enkantearekin lortutako dirua. Haurkizunak Ekuadorren martxan duen gizarte garapen proiektu bati lagunduko zaio.
Egitaraua
AZAROAK 15
19.00 PUL-PUL jardunaldi gastronomikoa: Elikadura eta osasuna gai hartuta, TOPICen “Garaian, garaikoa, garaiz” hitzaldia. Hizlaria: Jakoba Errekondo / Jornada gastronómica PUL-PUL: con el tema de fondo “Alimentación y salud”, charla “Garaian, garaikoa, garaiz”, con el ponente Jakoba Errekondo.
AZAROAK 16
19:30. Tolosako Babarrunaren Kofradiaren ekitaldia – Tolosako Babarrunaren ohorezko kideen izendapena, Udaletxeko batzar aretoan (herritarrei irekia) / Acto de la Cofradía de la Alubia de Tolosa, en el salón de plenos del Ayuntamiento (acto público). Nombramiento de los/las miembros de honor de la Cofradía.
AZAROAK 17
6:30 XXXI. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera Trianguloa plazan / Comienzo del XXXI Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa, en la plaza del Triángulo.
8:00 San Blas Elkarteak antolatuta XXVI. Odolki Lehiaketaren hasiera San Franzisko pasealekuan / Comienzo del XXVI Concurso de morcilla, en el paseo de San Francisco organizado por la sociedad San Blas
9:00-14:00 Azoka berezia Trianguloa plazan / Feria especial en la plaza del Triángulo.
10:15-13:00 Euskal Herriko X. Frisoi Txapelketa, ferialekuan/ X Concurso de ganado frisón de Euskal Herria, en el Ferial.
11:00 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan / El jurado del Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa comenzará su labor en la plaza del Triángulo.
11:00 Dantza ikuskizuna Udaberri taldearen eskutik, Trianguloa plazan, eta ondoren, kalejira, “Bentazaharreko Mutiko Alaiek” lagunduta, Tolosako kaleetan barrena / Espectáculo de baile del grupo Udaberri en la plaza del Triángulo y “kalejira” con el grupo “Bentazaharreko Mutiko Alaiek”.
11:15 Erraldoiak Trianguloa plazan / Gigantes en la plaza del Triángulo
Goizean zehar, Lazkaoko trikitilariak Tolosako kaleetan zehar / Los trikitilaris de Lazkao amenizarán las calles de Tolosa a lo largo de la mañana.
12:00 Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eta Bizkaiko Putxeraren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera, Trianguloa plazan / Degustación de alubias de Tolosa, en la plaza del Triángulo, de manos de la Cofradía de la Alubia de Tolosa y la Cofradía de la Puchera de Bizkaia.
12:15 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako sari banaketa, Trianguloa plazan / Entrega de premios del Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa, en la plaza del Triángulo.
12:30 Babarrun irabazlearen lakari baten ENKANTEA, Trianguloa plazan / SUBASTA de un celemín de la alubia ganadora, en la plaza del Triángulo.
Oharra: enkantean lortzen den dirua HAURKIZUNA fundaziora bideratuko da.
Nota: el dinero que se obtenga en la subasta se destinará a la fundación HAURKIZUNA.
12:45 XXVI. Odolki Lehiaketako sari banaketa / Entrega de premios del XXVI Concurso de morcilla.
13:00 Euskal Herriko X. Frisoi txapelketako sari banaketa/ Entrega de premios del X Concurso de ganado frisón de Euskal Herria.
14:30 Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea / Comida de alubias en las sociedades y bares de Tolosa
-
18:45 Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsotan, Beti-Alai jatetxeko balkoitik
-
19:15 Jainekin txaranga, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik hasita
-
20:15 Asier Gozategi, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso trikitilariak, Orbelako balkoian; ondoren, trikitilariekin Euskal Herria plazara
-
20:45-21:45 Solano & DJ DZ, Euskal Herria plazan
-
23:30 Gozategi, Plaza Berrian
-
01:30 Txaranga, Plaza Berritik hasita
AZAROAK 18
8:00 Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloan / Comienzo del XXXII Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, organizada por la sociedad Gure Kaiola en la plaza del Triángulo.
13:00 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan / El jurado del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa comenzará su labor, en la plaza del Triángulo.
14:30 Herri bazkaria, Zerkausian / Comida popular en el Tinglado
Oharra: 27 €-ko bazkariko txartelak ( 16 urtetik behera 15€) “Gure Kaiola” elkartean egongo dira salgai ostegun eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara, edo egunean bertan, Trianguloa plazan (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).
Nota: los tiques para las comidas, de 27 € (Menores de 16 años 15€), estarán a la venta en la sociedad Gure Kaiola, los jueves y los viernes, de 19:30 a 21:00 horas, o se podrán adquirir en el mismo día de la comida, en la plaza del Triángulo (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).
16:30 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa, Zerkausian / Entrega de premios del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, en el Tinglado.