Salgai HARAGI nazioarteko topaketaren baitan egingo den txuleta menuaren bazkarirako txartelak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Nork jan nahi du txuleta Tolosan?

Salgai daude tiketak HARAGI topaketaren barruan egingo den txuleta menuaren bazkarirako. Nazioarteko nahiz Tolosako parrileroak izango dira bazkaria prestatzen arduradunak, datorren maiatzaren 12an (igandea). Tiketak internetez erosi daitezke, BIBE plataformaren bitartez.

Txingarraren eta haragiaren nazioarteko HARAGI topaketaren bigarren edizioa maiatzaren 8tik 12ra ospatuko da aurten, bai profesionalentzat baita festaren eta gastronomiaren maitaleentzat ere antolatutako ekimenekin. Txuletaren bazkari ezaguna egun bakarrean egingo da aurten, bi txandatan, okasiorako jangela zoragarri bilakatuko den Tolosako Zerkausian. Lehenengo txanda 13.30ean izango da, eta bigarrena berriz, 14.30ean.

Tolosako erretegietako menu tradizionala izango da parrillero tolosarrek eta nazioartekoek batera zuzenean Zerkausian prestatuko dutena; eta urtero legez txuletaz eta bertako produktuez osatua izango da:

Menua | 50€

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako zainzuriak
  • Tuterako kukuluak
  • TXULETA
  • Lodosako piperrak
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa

Tolosako erretegi parte-hartzaileak: Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri.

Gastronomiaren, haragiaren eta parrillaren maitaleek hitzordu bat dute Tolosan maiatzaren 8tik 12ra, eta gosea egiten has daitezke jada, ondorengo esteken bitartez bazkarirako tiketak erosiz. Lehenbailehen egitea gomendatzen da, lekua mugatua baita, eta aurreko urteetan oso azkar amaitu izan direlako:

Informazio gehiagorako: haragi.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA