Sare sozialen inguruko ezagutzan sakontzeko bideo tutorialak merkatarientzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Online plataformen ezagutzan sakontzeko oinarrizko sei bideo tutorial prestatu ditu Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, sare sozialen bidez merkatariek beren produktuak eta zerbitzuak nola merkaturatu ikasi dezaten.

 

Online plataformen ezagutzan sakontzeko oinarrizko prestakuntza digitala eskaini nahi die Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Singular Dendak proiektuaren baitan, Tolosako zein Gipuzkoako merkatariei. Horregatik, sare sozialek eskaintzen dizkieten aukeren berri izan dezaten eta horietan sakondu ahal izan dezaten, oinarrizko ezagutzei buruzko bideo tutorialak prestatu ditu.

Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko zein salmentak errazteko sare sozialek duten ahalmena eta eskaintzen dituzten aukerei buruzko bideoak dira, sei guztira, elkarteko kide diren eta ez diren merkatari guztiei bideratuta. Koronabirusak sektorera ekarri dituen ondorioak arintzen laguntzea da Singular Dendak elkartearen helburua.

 

Honakoak dira bideo tutorialen gaiak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA