Tolosa ezagutzeko aukera, udan eta udazkenean

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, parte-hartzaileen eskaeraren arabera. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Tolosako Udalak, Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin elkarlanean, udalerriko ondare historiko, kultural eta gastronomikoa gertutik ezagutzeko aukera emango du beste behin. Uztailean eta abuztuan, baita udazkenean ere, bisita gidatuak izango dira Alde Zaharrera, Andre Maria elizara eta Tolosako azokara, bertako produktuen dastaketarekin.

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, parte-hartzaileen eskaeraren arabera. Plaza kopuruak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da: Tolosako Turismo Bulegoan (Plaza Zaharra, 10) edo 943 69 74 13 telefono-zenbakian. Bisita gidatu bakoitzean 25 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez.

Bertako historia, ondarea eta gastronomia uztartzen dituzten bisita gidatuen bidez, Tolosa ezagutzeko parada izango dute hala herritarrek nola bisitariek. Hartara, herria beste ikuspegi batetik bizitzeko aukera izango dute.

Hona hemen bisita gidatu horietako bakoitzaren nondik norakoak:
 
Tolosako Alde Zaharra
Tolosako hirigune historikoan barrena egingo den ibilbide gidatu honetan, herriaren jatorria, garapena eta ondare arkitektoniko nagusiak ezagutzeko aukera izango da.

  • Egunak: uztailean eta abuztuan, asteartetik ostiralera 
  • Ordua: 11:00 
  • Iraupena: 60 minutu 
  • Prezioa: 4 € (tarifa orokorra), 3 € (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat)

Tolosako azokara bisita, eta bertako produktuen dastaketa
Tolosako azokaren historia, garrantzia eta egungo jarduna ezagutzeko bisita berezia. Bisita amaitzean, bertako produktuen dastaketa egingo da.

  • Egunak: 
    • Uztailean eta abuztuan, larunbatero 
    • Irailaren 19an eta 26an 
    • Urriaren 3an, 10ean eta 17an 
    • Azaroaren 7an 
  • Ordua: 11:00 
  • Iraupena: 90 minutu 
  • Prezioa: 10 € (tarifa orokorra), 7,5 € (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat).
  • Dastaketaren lekua: JO Topagunea (Kale Nagusia 20) 

Andre Maria eliza
Tolosako eraikin enblematikoenetako bat ezagutzeko aukera izango da bisita honetan. Elizaren historia, arkitektura eta ondare artistikoa izango dira ibilbidearen ardatz nagusiak.

  • Eguna: uztailean eta abuztuan, asteartetik ostiralera 
  • Ordua: 12:30 
  • Iraupena: 60 minutu 
  • Prezioa: 4 € (tarifa orokorra), 3 € (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA