Tolosak eguberria piztu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosako Udal Musika Eskolako akordeoi taldearen doinupean, eguberri koloreak hartu du Tolosa. Arratsaldeko 19:30etan piztu dira hilaren 7a bitarte Tolosa argituko duten eguberri-argiak.

Gabonen atarian, Tolosako Udalak asteak atzera hasi zituen gabonetako argiteria ezartzeko lanak. Lanak Tolargiren bitartez bideratu dira. Guztira 50 estruktura inguru ezarri dira, bola eta kono zerrendez eta zuhaitzetako apaingarriez gain. San Francisco pasealekua, Araba etorbidea, Alde Zaharra, Larramendi, Amarotz, Lopez Mendizabal Plaza, Iurre auzoa, Montezkue auzoa, Gernikako arbola, Emeterio Arrese, Zumalakarregi etorbidea, Solana, Rondilla eta Belate apaindu dira. Bedaio, Urkizu eta Aldaba auzoez eta Udala, Musika Eskola eta Kultur Etxeaz gain.

Kale Nagusiko eta Errementari kaleko merkatarien ekimenez eta Tolosako Udalaren laguntzarekin, Kale Nagusian eguberrietako argiteria jarri da eta datorren astean ezarriko da Errementari kalekoa. Tolosako Udaleko Brigradaren laguntza izan dute horretarako.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA