Tolosako Inauterietako balkoi lehiaketa, kaleak apaintzeko ohitura indartzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Inauteri egunetarako balkoiak apaintzeko tradizioa indartzeko lehiaketa antolatu du Tolosako Turismoak eta Tolosa&Cok. 
  • Ostegun gizenerako zintzilikatu beharko dira apaingarriak, eta 300 euroko saria izango du irabazleak.

 

Tolosa Turismoak eta Tolosa&Co herriko merkatarien elkarteak, inauterietan balkoiak apaintzeko ohitura indartzeko lehiaketa bat antolatu dute elkarlanean. “Herritarrak Tolosako dendetan oihalak eta apaingarriak erostera animatzen ditugu, komertzio txikia babestu eta azken urteetan berakadan den tradizio hau berreskuratzeko asmoz”, aipatu dute lehiaketaren antolatzaileek.

Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea; nahikoa da balkoiak Ostegun Gizen goizerako apainduta egotea. Epaimahaia, moda eta espazioen dekorazioan adituek osatua, Tolosako kaleetatik igaroko da goiz horretan bertan eta balkoi original, koloretsu eta dibertigarriena aukeratuko du. Irabazlea egun horretan bertan emango da jakitera Tolosa Turismoa (@tolosaturismoa) eta Tolosa&Co-ren (@tolosandco) sare sozialen bitartez, eta 300 euroko saria jasoko du Tolosa&Co establezimenduetan trukatzeko.

Hamarkadetako tradizioa

Inauterietan balkoiak apaintzeko tradizioa duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Tolosan. Antza denez, inspirazioa Azkaratek Galtzaundiri eskaini zion bertsoetako bat izan zen. Bertan, jaiegunetan etxeetako leiho eta balkoiak apaintzeko elementu gisa ohegainekoak jartzea aipatzen da. Horrela hasi ziren alde zaharreko Letxuga kaleko merkatariak barandetan oihalak jartzen.

Harrezkero, ohitura haziz joan zen, eta tolosarrak balkoiak, terrazak eta begiratokiak oihal koloretsuz apaintzera animatu ziren, urtez urte tonalitate eta motiboak aldatuz.

Azken urteotan parte-hartze txikiagoa nabaritu da, eta horrek bultzatu du Tolosako Udaleko turismo saila ekimen hau aurkeztera. Berezitasun honi eustea eta Tolosa festa dibertigarri honetan kolorez betetzea dira helburuak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA