Trianguloko azokako postuak Zerkausian kokatuko dira larunbatetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Osasun larrialdia indargabetuta, ohiko eremuetara itzuliko da larunbateroko azoka, poliki poliki. Lehen urrats modura, Trianguloko postuak Zerkausira lekualdatuko dira.

 

Pandemia garaian, indarrean izan diren neurriei jarraituz, eta pertsonen arteko distantzia mantentzeko, ohiko hiru plazetatik harago, Trianguloan eta San Frantzisko pasealekuan kokatu dira, orain artean, azokako postuak.

Osasun larrialdi egoera indargabetuta eta pandemia atzean uzten ari garen honetan, ohiko eremuetara itzuliko da larunbateroko azoka pixkanaka. Gauzak horrela, lehen urrats modura, Trianguloko postuak Zerkausira lekualdatuko dira larunbatetik, otsailaren 26tik, aurrera. Horretarako, berrantolatu egingo da Zerkausiko postuen kokapena.

Eraldaketa fisiko zein digitalaren aldeko apustuan

Pandemia garaia baliatu du Udalak, Azoka Lagunak proiektua abiarazteaz gain, azoka garai berrietara egokitzeko urratsak egiteko eta larunbateroko azoken eremuen azterketa eta berrantolaketa egiteko, azokak indartzeko estrategia zabal baten baitan. Azokagile eta ekoizleekin proposamena landu eta adostu ondoren, larunbatean antolaketa berria martxan jarriko da Zerkausian eta datozen hilabeteetan lanketari jarraipena emango zaio, postuak berrantolatu eta azoka gune guztiei irudi bateratua emateko helburuarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA