Udazkeneko fruta ugari ikus daiteke jada azokan

Tolosako Udala
2018/09/09 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Udazkena gerturatzen ari den heinean fruta zerrenda handitzen doa. Asteburu honetan, piku berriak izan ziren mahaietan, sagar mota berriak, udare mota gehiago eta matxakanak berrikuntza gisa.

Barazki zerrena ere aldatzen ari da. Potxek badaramate 4 aste mahaietan, eta Tolosako Babarrunen aurretik datoz. Hauek, oraindik ez daude salgai baina dirudienez, pare bat astetan egongo dira.

Perretxiko zerrenda eskasa izan genuen. Aurtengo martxa mantenduz, zenbait onddo, ziza hori eta gibelurdina izan ziren postuetan, baina ez da iritsi oraindik espero den kolpea basoetan.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 08-09-2018.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA