Xarles Iturbe, Merkataritza, Feriak eta Turismoa saileko zinegotzi berria

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/25 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Berak hartuko du Nerea Letamendiaren lekukoa eta Herritarren lan arloko zinegotzi arduraduna ere izango da aurrerantzean.

 

 

Abenduan ospatutako Osoko Bilkuran zinegotzi kargua utzi ostean, aste honetan ospatuko den Osoko Bilkuran hartuko du Letamendiaren lekukoa Xarles Iturbek.

Aurrerantzean beraz, Iturbek hartuko ditu bere aurrekariaren ardurak Tolosako Udalean eta bera izango da Merkataritza, Feriak eta Turismoa saileko zinegotzi berria eta baita ere, Herritarren arloko zinegotzi arduraduna ere.

Xarles Iturbek Nerea Letamendiaren lekukoa hartuko du, Letamendiak bere ogibidera itzultzeko erabakia hartu ondoren, 12 urtez herrigintzan, Tolosako herriaren eta herritarren alde dedikazio osoz lanean aritu ostean.

Aldaketa aste honetan ospatuko den Osoko Bilkuran egingo bada ere ofizialki, udal gobernuak, ezagutzera eman nahi izan du, aurretik, Letamendia ordezkatu duen pertsona nor izango den. Olatz Peon Ormazabal alkateak eskerrak eman nahi izan dizkiei biei, Nerea Letamendiari azken 12 urteeko ibilbide luze honetan egindako lan guztiagatik eta denbora honetan hartutako ardurengati eta Xarles Iturberi tolosarrekin eta udal gobernuaren proiektuarekin hartutako konpromisoagatik ere.

Alkateak azpimarratu du: “Esperientzia eta lanerako gaitasun handiko pertsona bat doa, une oro, bere onena eman duena, eta ilusio, gogo eta zerbitzu publikoko bokazio handiko pertsona dator bere ordez. Aldaketa era naturalean egingo da, denbora honetan eskuz esku aritu direlako biak lanean udal gobernu honek esku artean duen proiektuari jarraipena emateko, tolosarrekin hartutako konpromisoei eusteko; beraz, Nerea Letamendiak ekindako bideari eta egindako lanari jarraipena emango dio Xarles Iturbek. Nerea Letamendiari erronka profesionalean zorterik onena opa diot eta Xarles Iturberi eskerrak eman nahi dizkiot eta kargu berrira ongietorria”.

Xarles Iturbek 43 urte ditu, Ingeniari Industriala da, (Tecnun) eta enpresen administrazioan masterra du (Deusto Business School).

Ostegunean ospatuko den Osoko Bilkuran kargua hartu ondoren, zinegotzia izatera pasako da Xarles Iturbe.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA