Zazpi mintegi, larunbateko Zuhaitz Azokan

Tolosako Udala
2023/01/25 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Fruta arbolak, landareak, loreak, haziak eta landare apaingarriak erosteko aukera izango da Trianguloan, goiz osoan zehar.

 

Urtarrila agurtzearekin batera ospatu ohi da Tolosako lehen azoka berezia: zuhaitzen ingurukoa. XXVII. edizioa ospatuko da aurten, hilaren 28an.

 

Zazpi mintegik parte hartuko dute, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritakoak nagusiki. Orotariko zuhaitzak ikusi eta erosi ahal izango dira: fruta arbolen artean, arrakasta gehien duten sagar
barietate ezberdinetako sagarrondoak, gereziondoak edo intxaurrondoak; zuhaixkak, hazi deshidratatuak, landareak eta loreak ere izango dira erakusgai.

  • Guillen: Zuhaixkak, landareak, loreak
  • Viveros Areitio: Fruta arbolak, landareak
  • Ines Flores Navarrete: Hazi deshidratatuak, landareak
  • Murueta: Landarek eta fruta arbolak
  • Ortuberri: Landare eta loreak
  • Belar: Fruta arbolak eta apaingarriak
  • Viveros Tafalla: Landare apaingarriak


Horrez gain, San Frantzisko elizaren aurrean, Asmoberri guraso elkarteak eta KMK23k ere postuak jarriko dituzte.

Urteko azoka berezien egitaraua

Joan den astean aurkeztu zuen Tolosak bere azoka berezien urteko egutegia, Fitur azokan.

Orotara bederatzi ekitaldi izango dira 2023an zehar, eta datak dagoeneko finkatuta daude.

Zuhaitz azoka izango da lehen hitzordua, eta inauterietako zurrunbiloaren ondoren, V. Ardo Txuri Txokoak berrabiaraziko du azoka gastronomikoen sasoia, apirilaren 1ean. Gainerako
datak artikulu honetan ikus daitezke: https://turismoa.tolosa.eus