Zuhaitz Azokaren 25. edizioa ospatuko da larunbatean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/04 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Zuhaitz, landare eta haziak eskainiko dituzten Euskal Herriko 11 mintegik hartuko dute parte

 

Tolosako Zuhaitz Azokak urteurren borobila ospatuko du otsailaren 8an. Urteko lehen azoka berezia da, eta aurten, 25. urteurrena izanik, bereziagoa.

Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako 11 mintegik hartuko dute Trianguloa, 08:30tik aurrera, eta 14:00ak arte. Zuhaitza, zuhaixka, landare edota haziak eskuratu ahal izango dira, hala nola, fruta arbolak, pago edo haritzak bezalako baso landareak, edota apaingarri gisara erabiltzen direnak. Produktuak ikusi eta erosteaz gain, egun aproposa izaten da landaketan izan daitezkeen zalantzak mintegietako arduradunei galdetzeko.

Martxora arte, gehiago

Ezin ahaztu, Zuhaitz Azokaz gain, urtarriletik martxora bitarteko bigarren eta laugarren larunbatetan ere zuhaitzak izaten direla. Larunbatean presente egongo den Dorronsoro mintegiak Atadi kalean jarri ohi du bere postua, nahiz eta kasu honetan, eta azoka berezia izanik, Trianguloan egongo den.

XXV. Tolosako Zuhaitz Azoka

Otsailak 8, larunbata. 08:30-14:00

Mintegi parte hartzaileak:

  • Dorronsoro (Ataun)

  • Belar (Zaldibar)

  • Artadi (Igorre)

  • Zubialde (Beintza-Labaien)

  • Aleka Bioaniztasuna (Beizama)

  • Ortuberri (Iurreta)

  • Viveros Areitio (Zaldibar)

  • Ines Flores (Anoeta)

  • Guillen (Puiu)

  • Aranburu (Aginaga-Usurbil)

  • El Montañés (Tafalla)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA