28 plazako aparkaleku berria eraikiko da Santa Lutzian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/12 | Obrak, Zerbitzuak
  • Hutsik dagoen Etxeberri baserria eraitsi eta behin behineko aparkalekua sortuko da eremuan aparkaleku kopurua handitzeko, herritarren beharrei eta eskariei erantzunez.

  • Lanak hasita daude eta eraispena datozen egunetan egingo da. Ondoren, aparkalekua berria eraikitzeko lanei hasiera emango zaie eta 5 asteko iraupena izango dute obrek.

 

 

Santa Lutzia eremuan eta Orixe eta Samaniego ikastetxeetara igotzeko bidean sortzen diren trafiko eta aparkaleku arazoei irtenbidea emateko eta Eusko Jaurlaritzak eraikiko duen institutuko eraikin berria dela-eta galduko diren aparkalekuak berreskuratzeko eta aparkaleku kopurua handitzeko sortuko du Tolosako Udalak behin behineko aparkalekua Santa Lutzian.

Hortaz, herritarren beharrei eta eskariei erantzunez, beharrezkoa azpiegiturak sustatzeko helburuaren baitan kokatzen da aparkaleku berriaren sorrera eta aparkalekua eraikin berria sortu aurretik eraikiko da arazoak ekidite aldera.

Lanak fase ezberdinetan

Obrak fase ezberdinak izango ditu. Lehenik eta behin, Udalaren jabetzakoa den eta hutsik dagoen Etxeberri baserria hustu eta eraitsiko da eta aparkalekua sortzeko egokitu da zorua.

Dagoeneko lanak hasita daude eta datozen egunetan ekingo zaie eraisketa lanei. Segurtasuna bermatzeko, eraikina ez da aste tartez eraitsiko.

Egitura eraisteko, bitarteko mekanikoak erabiliko dira, hala nola zizaila duen iraizteko makina murriztailea, elementu bakoitza erabiltzeko errazak diren piezetan zatituko duena.

Eraikina eraitsi ondoren, 950m2 izango dituen aparkaleku berria eraikiko da. Aparkalekua eraikitzeko 5 aste beharko dira eta eremuan dagoen kota desberdintasuna gainditzeko, errepidearen maila berean jarriko da aparkalekua. Horretarako, indusketa lanak egin beharko dira.

Guztira 28 plaza izango ditu aparkaleku berriak eta bidegorria babesteko aparkalekuaren eta bidegorriaren artean “New Jersey” estiloko hormigoizko hesiak jarriko dira.

Behin behineko aparkalekua, aurrerago eremuan proiektu integrala garatzeko

Behin behineko aparkalekua sortuko da, Tolosako Udalak etorkizunean eremua osoa hartuko duen proiektu integrala garatu nahi duelako, egungo aparkalekua eta sortuko den behin behineko barne hartuko dituena.

Edonola ere, orain gauzatuko diren lanak etorkizunean garatu ahal izango den proiekturako baliagarriak izango dira, bereziki, indusketa lanei dagokienean.

Guztira, 95.366,84 euroko kostua izango dute lanek (BEZ barne).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA