4 fasetan gauzatuko da Euskal Herria plazako arkupeetako zoladura berritzeko obra

Tolosako Udala
2021/03/23 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Zorua berritzearekin batera, hiri altzariak eta saneamendu sareko hartuneak berrituko dira eta sare elektrikoaren kanalizazio osagarriak gauzatu.

  • Lanek 15 aste iraungo dute eta lau fasetan egingo dira, fase bakoitzean arkupeen alde bat berrituko baita, une oro, plazarako sarbideetatik bi irekita mantentzeko.

 

 

Euskal Herria plazako lanei hasiera eman aurretik, Udala atzo bildu zen bertako bizilagunekin, ostalariekin, plazan kokatuta dagoen hoteleko jabearekin eta Topic-eko ordezkariekin obren zehaztapenak emateko. Gaur, arratsaldeko 15:30ean egingo da bilera azokagileekin, gai ezberdinak jorratzeko, horien artean Euskal Herria plazako obrak.

 

Lanen helburu nagusia plazako arkupe azpiko zoladura berritzea izango da, baina arkupeetako zorua berritzearekin batera berrituko dira baita ere hiri altzariak –eserleku eta iturria- eta saneamendu sareko hartuneak eta sare elektrikoaren kanalizazio osagarria ere gauzatuko dira.

 

Faseak eta epeak

 

Obrak 4 fase izango ditu ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko bizilagun eta herritarren artean. Fase bakoitzean arkupeen alde bat berrituko da hurrenkera honetan: Topic, Antonio Lekuonakoa, Andia kalea eta Rondilla kalea.

 

Azken fase batean obraren eremu osoko amaiera lanak egingo dira. Lanek guztira 15 asteko iraupena izango dute eta 271.000 euroko aurrekontua.

 

Eraikinetara sarrera bermatuta egongo da une oro eta plazarako 3 sarbideetatik 2 irekita egongo dira obrek irauten duten bitartean eta ez da zerbitzu-sareen mozketarik aurreikusten.

 

Udalak lanekin hasi baino astebete lehenago jakinaraziko du obren hasiera.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA