768.400 litro ur Tolosa inauterietan garbi mantentzeko

Tolosako Udala
2022/03/03 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • 768.400 litro ur eta 800 litro desinfektatzaile erabili dira kaleak garbitzeko eta 265 m3 hondakin jaso dira.

 

Inauteriak igaro berritan, azpimarratzekoa da, festak gauzatu daitezen udal sail ezberdinek egiten duten lana, baita ere, kale garbiketa zerbitzuari, brigadari eta hondakin bilketa zerbitzuari dagokionean.

Urtero legez, aipatu bi zerbitzu horiek indartu egiten ditu Udalak Inauterietan, jaiak kalean ospatu eta kaleak jaiari eutsi diezaion, ostegunetik hasita, asteartea bitartean.

Inauterien ospakizunak ezinbestekoa dute garbitzaileen lana, eta horregatik, Udaletik modu berezian aipatu eta txalotu nahi izan da aurtengo urtean egindako lana, egunetik egunera, zailtasunak zailtasun kaleak garbi eta txukun mantententzea lortu delako.

Guztira, 768.400 litro ur erabili dira eta 800 litro desinfektatzaile kaleak garbi mantentzeko. Makineria berria erabili da garbiketarako eta garbiketa lanak goizean goizetik hasita, 06:00etatik aurrera goiz osoan zehar, egin dira tolosarrak kalera irtetzerako kaleak garbi egon zitezen. 43 langile aritu dira egunero lanean, eta asteartean 45.

Hondakinei dagokienean, kaleko garbiketa makinen bitartez, 265 m3 jaso dira. Era berean, inauterietan bilketa berezia egin da eta edukiontzi gehiago jarri dira. Kamioiak 13.182kg hondakin bildu ditu 6 jai egunetan.

Astelenita goiza, garbiketarako konplexuena

Igandea izan zen egunik jendetsuena eta horrek eragina izan zuen astelenitako garbiketa lanetan. Hondakin asko zegoen kaleetan pilatuta eta horrek zaildu egin zuen ohiko garbiketa jarduna, bereziki San Frantziskon eta Rondillan. Langileak eskuz aritu behar izan ziren hainbat lan egiten hondakin guztiak erabat jasotzeko.

Aurten, asteartetik asteazkenera bitartean, hondakin gehiago bildu da beste urteetan baino.

Edonola ere, zailtasunak zailtasun, kaleak garbi eta desinfektatuta izan dira egunero, eguneko lehen ordurako.

Erreka garbiketa ere aurreikusita

Datozen egunetan ekingo die Udalak erreka garbitzeko lanei.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA