9 haur jolastoki eraberritu dira, jolaserako eremu egoki eta seguruak eskaintzeko helburuarekin

Tolosako Udala
2021/04/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Jolastoki batzuetan zorua berritu da eta beste batzuetan jolasak berriengatik ordezkatu dira.

  • Lan hauekin, amaitutzat ematen da jolaserako eremu egoki eta seguruak eskaintzeko haur jolastokiak berritzeko lehen fasea.

 

 

Tolosarrei herri atsegin eta zaindua eskaintzeko eta Tolosa irisgarriagoa, erabilgarriagoa eta seguruagoa izan dadin, Udalak 9 haur jolastoki eraberritu ditu herriko jolaserako guneak berritzeko lanen lehen fasean. Batzuetan zorua berritu da eta beste batzuk erabat birgaitu dira jolas berriekin. Bestalde, hiru jolastoki desmuntatu dira, bi Larramendin eta bestea Zuloagan, eta orain, espazio horiei erabilgarritasun handiagoa emateko bideak eta aukerak aztertzen ari da udala.

Tolosan guztira 30 haur jolastoki daude. Horien inguruko azterketa egin zuen udalak lanekin hasi aurretik, jolastoki bakoitzaren egoera ezagutu eta lehentasunak eta faseak zehazteko. Lehentasun horiek kontuan izanda, ekintza plan bati jarraiki, behar handiena zuten lehen bederatzi haur jolastoki erabat eraberritu dira lehen fasean: Armeria Plaza, Larramendi, Zuloaga, Amaiur, Bizkai, Agaramundu, Alliri, Larramendi 3 eta Larramendi 7-ko haur jolastokiak zehazki.

Udalak herriko haur jolastokiak berritzen jarraituko du etorkizun hurbilean, jolaserako eremu egoki eta seguruak eskaintzeko helburuarekin, eta asmoa da 2021ean ekitea lanen bigarren faseari.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA