Aldaketak eta errefortzuak hondakin bilketa zerbitzuan, Gabonak direla eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/19 | Obrak, Zerbitzuak
  • Abenduaren 24an eta 31n gauez ez da zerbitzurik egongo eta horren ordez, bilketa zerbitzua goiz edo arratsaldera aurreratu edota abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizera atzeratuko dira.

  • Komunak jarriko dira Andia eta Antonio Lekuona kaleetan, baita Zerkausi alboan ere.

 

Tolosaldeko Mankomunitateak Gabonetan hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketa eta errefortzuen berri eman du, festa egunetan ere gaika behar bezala biltzen jarrai dezagun, eta hondakinak dagokion edukiontzian eta dagokion unean utz ditzagun. 

Aldaketa nagusi bat izango da: abenduaren 24an eta 31n, igandeak biak, gauez ez da bilketa zerbitzurik izango. Horren ordez, hondakinak goiz eta arratsaldean edota abenduaren 25eko edota urtarrilaren 1eko goizean jasoko dira. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, halaber, gaueko zerbitzua ohiko moduan eskainiko da. Altzarien bilketa zerbitzuari dagokionez, ez da aldaketarik egongo. 

Hona hemen errefortzu eta aldaketa nagusien zerrenda:

Abenduak 23, 24 eta 25

  • Abenduak 22, ostiral goiza:
    Papera, ontziak eta errefusa jasoko dira landa eremuan. 

  • Abenduak 23, larunbat gaua:
    Organikoa, papera, ontziak eta errefusa jasoko dira herri osoan. 

  • Abenduak 24, igande goiza:
    Ohiko zerbitzuetan aldaketarik ez.
    Landa eremuko organikoa: Gabonetan astearte eta igandetan jaso beharrean asteartean bakarrik bilduko da.

  • Abenduak 24, igandea, 13:00-18:00 bitartean:
    Organikoa, errefusa era ontzi arinak herri erdiguneko edukiontzietan jasoko dira. Aurrebilketa ere egingo da. 

  • Abenduak 24: igande gauean: EZ DA ZERBITZURIK EGONGO 

  • Abenduak 25, astelehen goiza:
    Papera: 2 ekipo aterako dira erdiguneko edukiontziak jasotzera.

  • Abenduak 25, astelehen gauean:
    Organikoa, errefusa eta ontziak bilduko dira herri osoan. Aurrebilketa ere egingo da. Kartoi bilketa egiteko berriro ere 2 ekipo aterako dira edukiontzien aldamenean dagoena jasotzeko.

  • Abenduak 26, astearte goiza:
    Papera, ontziak, errefusa eta organikoa jasoko dira landa eremuan. Gainerako ibilbideetan aldaketarik ez.

  • Altzarien bilketa zerbitzua: egutegi eta ordutegian aldaketarik ez. Asteartero, 20:00etatik 22:00etara, aurrez eskaria eginda: 943 67 62 16 telefonora deituta edo Mankomunitatearen webgunean formularioa beteta.

  • Abenduak 31 eta urtarrilak 1:
    Hasiera batean, abenduaren 23, 24 eta 25ean bezala egingo dira bilketa zerbitzuak

  • Urtarrilak 6 eta 7:
    Urtarrilak 6 eta 7an paper bilketa zerbitzua indartuko da. Gainerako zerbitzuetan aldaketarik ez. 

 

Kale garbiketarako neurri gehiago

Kale garbiketa ere indartuko da egunotan, batik bat, jai egunen ondorengo egunetarako zerbitzuan. Komunak -irekiak eta itxiak- ere jarriko dira Andia eta Antonio Lekuona kaleetan. Zerkausiaren alboan, berriz, modulo handi bat jarriko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA