Aldaketak Hiribus zerbitzuan, Bizkaia kalean egingo diren margoketa lanak direla eta

Tolosako Udala
2023/07/07 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Joan den astean egindako berrasfaltatze lanen ondotik, uztailaren 10etik 12ra bitartean  margoketa lanak egingo ditu Udalak bertan, hain zuzen Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean, baita Igeraldeko bidegurutzean ere.

Joan den astean Bizkaia kalean egindako berrasfaltatze lanen ondotik, datorren astean, uztailaren 10etik 12ra, alegia, margoketa lanak egingo ditu Tolosako Udalak aipatu eremuan, zehazki Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean eta Igeraldeko bidegurutzean.

Lan horiek eragina izango dute Hiribusean eta ondorioz, hainbat aldaketa egingo dira zerbitzuan. Esate baterako, lanek irauten duten bitartean, hau da, uztailaren 10ean, 11n eta 12an, bertan behera geldituko dira Amarotz, San Blas, Igeralde eta Bizkaia kaleko autobus geralekuak.

Amarotzekoak Iruña etorbidera lekualdatuko dira eta Igeralde zein Bizkaia kalekoak, aldiz, Kondeaneko aldapara (semaforo ondoan).

Lanak amaitu ahala, zerbitzua bere horretan eskainiko da berriro ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA