Amaitu dira Euskal Herria plazako arkupeetako zoladura berritzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/02 | Obrak, Zerbitzuak

• Lanek bost hilabeteko iraupena izan dute: apirilean hasi ziren eta abuztuan amaitu dira.
• Arkupeetako zoladurez gain, hiri altzariak (eserlekuak eta iturria), saneamendu sareko hartuneak eta sare elektrikoaren kanalizazio osagarria ere berritu dira.

Tolosa, 2021eko irailak 2

Euskal Herria plazako arkupeetako zorua berritzeko lanak amaitu dira. Hiri altzariak (eserlekuak eta iturria), saneamendu sareko hartuneak eta sare elektrikoaren kanalizazio osagarria ere berritu dira.

Apirilean hasi ziren lanak eta lau fasetan gauzatu dira, une oro plazako eraikinetara sarrera bermatzeko. Udala herriko eremu ezberdinak eraberritzeko egiten ari den ahalegin eta plangintzaren baitan kokatzen da Euskal Herria plazako arkupe azpiko zoladuraren berritzea, tolosarrei herri garbia, atsegina eta zaindua eskaintzea helburu izanik, espazio publikoa egoera onean mantentzeko. Guztira 271.000 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA