Amaitu dira Izaskun auzoa irisgarriago egiteko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/25 | Obrak, Zerbitzuak
  • Igeralde kalean eskailerak eta arrapala egin dira, eremua herritarrentzat atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

 

Tolosako Udalak lanean jarraitzen du pertsonak erdigunean jartzen dituen herri eredua bultzatzen, oinezkoei lehentasuna emanez. Urtarrilean hasi ziren Izaskun auzoa irisgarriagoa egiteko eta oinezkoen gunea hobetzeko lanak eta amaitu dira dagoeneko.

Auzoko bizilagunak, batez ere, adineko pertsonak direla kontuan izanik, Tolosako eremu hori herritarrentzat atseginagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa izateko helburuarekin egin dira lanak. Iaz, urte amaieran, Zabalarretako sarbideetako batean arrapala berria sortu zuen Udalak, irisgarritasunaren mesedetan. Eta orain, zehazki, Igeralde kaleko 17 eta 19 atarien parean eskailerak eta arrapala berria egin dira, irisgarritasuna hobetuta auzoko bizilagunei herri erdigunera iristeko bidea errazteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA