Amaitu dira Triangulo atzealdeko zorua berritzeko lanak

Tolosako Udala
2021/09/07 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Eremuan aurrera eramandako lanak, espazio publikoa egoerarik hoberenean mantendu eta kaleak zaharberritzeko helburuaren eta Udala gauzatzen ari den obra eta lanen baitan kokatzen dira.

 

Uztailean hasi ziren Triangulo atzealdeko zorua berritzeko lanak eta amaitu dira dagoeneko. Zuhaitzen sustraien eraginez, zorua altxatuta zegoen hainbat lekuetan eta koska arriskutsuak zeuden. Eremua seguruagoa eta irisgarriagoa egiteko, Triangulo atzeko eremuaren zorua berritu da osorik, eta bide batez, atarietara, garajeetara eta establezimenduetara sartzeko zeuden koska txikiak kendu eta zoru guztia maila berean jarri da.

Eremuan aurrera eramandako lanak, espazio publikoa egoerarik hoberenean mantendu eta kaleak zaharberritzeko helburuaren eta Udala gauzatzen ari den obra eta lanen baitan kokatzen dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA