Amaituta San Frantzisko 41 eremua hobetzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/18 | Obrak, Zerbitzuak
  • Espaloiaren kota igo da eta zorua erabat berritu da irisgarritasuna hobetzeko.

  • LED argiak ere ezarri dira energia kontsumoa murrizteko eta zuhaitz berriak landatu dira.

 

Tolosako eremu ezberdinen zaharberritzearen baitan, jada amaitu dira San Francisco 41 eremuko irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak.

Zehazki, espaloiaren kota igoko da, lorategien alboak txukundu eta zorua guztiz berritu da eremua irisgarriagoa egiteko helburuarekin. Era berean, estolda-zuloak berritu dira eta euri-urak biltzeko sarea ere berritu da.

Energia eraginkortasunaren alde urratsak egiten jaraituz, eta energia kontsumoa murrizteko, LED argiak ezarri dira kale argiztapenean.

Eserleku berria ere jarri da eta zuhaitzak landatu dira pasealekuaren albo osoan.

Lanek guztira 115.413,47 (+ BEZ) euroko kostua izan dute eta Urbikolan enpresa arduratu da lanak aurrera eramateaz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA