Amarotz auzoan botikina jartzeko prozedura abiarazi du Eusko Jaurlaritzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Udalak ezarritako errekurtsoaren ondotik, eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, onartu egin da botikina ezartzeko eskaria.

  • Udalerriko farmazia-bulegoetako titularrei informazioa helarazi zaie, botikina sortzeko baimena eskatu eta beren proposamenak egin ditzaten. Horretarako, 2 hilabete izango dituzte eta ondorengo aztertuko ditu Farmazia Zuzendariak jasotako proposamenak.

 

Amarotzen kokatutan zegoen botikina Larramendi auzora lekualdatu ostean, Amarozko Auzo Elkarteak eskatuta, Tolosako Udalak Amarotz auzoan botikina jartzeko egokitasuna baloratzeko eskaera egin zion Osasun Sailari 2020ko urtarrilaren 29an.

Farmazia Zuzendariak, uztailaren 27an aiapaturiko eremuan botikina jartzea bidezkoa ez zela ebatzi ondoren, Tolosako Udalak ebazpen honen aurkako errekurtsoa jarri zuen.

Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, Tolosa farmazia bulegoz hornituta egonda ere, urruntasunagatik eta gertueneko establezimenduarekin harremanetan jartzeko zailtasunagatik, ontzat eman zen botikina ezartzeko eskaria eta urtarrilaren 5ean onartu zen Udalak ezarritako errekurtsoa.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak botikina jartzeko baimena eman du eta ezartzeko prozedura hasi du.

Udalerriko farmazia-bulegoetako titularrei informazioa helarazi zaie botikina sortzeko baimena eskatu eta beren proposamenak aurkeztu ditzaten. Horretarako bi hilabeteko epea dute.

3 kokaleku posible:

Botikina sortzeko interesa duten farmazialariek alokatuko duten lokalari buruzko informazioa erantsi beharko dute beren proposamenean. 3 aukera posible daude: Amarotz 9, Amarotz 24-A eta Amarotz, 31.

Prozedura abiarazi bada ere, ebazpen honen aurka oraindik ere errekurtsoak ezarri daitezke. Proposamenak jaso ostean, aipaturiko 2 hilebete horiek igarota, horiek aztertzeari ekingo dio Farmazia Zuzendariak eta ondoren, proposamen bakoitzaren puntuazioarekin ebazpena argitaratuko da. Ebazpena argitatuta ondoren, honen aurkako helegiteak aurkezteko epea zabalduko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA