Amarotz auzoko asfaltatze lanen lehen fasea gaur amaituko da eta bihar hasiko da bigarrena

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/01 | Obrak, Zerbitzuak
  • Amarotz auzoko10 eta 11 atarien artean asfaltatze lanak gaur amaituko dira, eta aparkalekuak erabilgarri egongo dira.

  • Bihar hasiko dira 9E eta 26. eraikinaren arteko lanak eta horiek gauzatu ahal izateko bihar goizetik ostiraleko 20:00ak arte ezingo da aparkatu. Asteburuan aparkatzeko aukera egongo da, baina astelehenen goizerako berriz utzi beharko dira libre aparkalekuak.

 

Amarotz auzoko asfaltatze lanek aurrera jarraitzen dute. Lanen lehen fasea, auzoko 10 eta 11 zenbakietako eraikinen artean egin dena, gaur amaituko da, eta aparkalekuak erabiltzeko aukera egongo da. Bide marrarik ez da egongo margotuta, baldintza meteorologikoek ahalbidetzen direnean egingo baitira lan horiek. Data zehatza jakindakoan jakinaraziko da.

Lanen lehen fasea amaituta, bihar bertan, osteguna, hasiko dira bigarren faseko lanak, 9E eta 26 zenbakidun eraikinen artean egingo direnak. Bihar hasi eta datorren asteko astelehenean amaitzea aurreikusten da. Asfaltozko zoladurak fresatu, zabaldu eta trinkotu egingo dira, eta ondoren bide marrak margotuko dira.

Jarduera eremuan ezingo da aparkatu gaurtik ostiraleko 20:00ak bitartean, eta astelehenean 07:00etatik 20:00etara. Jarduera eremuan dagoen autobus geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da epe tarte horietan, eta Amarotz 11 atariaren parean ahalbidetuko da geltokia. Lanak egingo diren eremuan errei bat moztea aurreikusten da, eta zirkulazioaren noranzko bakoitzean trafikoa txandaka igaroko da.

9E-26 eremuko lanak amaitu ondoren, 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko eremuan lanak hasiko dira. Fase honi dagozkion lanak uztailaren 7an hastea eta uztailaren 10ean amaitzea aurreikusten da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA