Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria publikoa jartzeko lanak abiatuko dira aste honetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/28 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lanak zortzi astetan amaitzea aurreikusi da.

 

Mugikortasun jasangarria sustatzeko urratsak egiten jarraitzen du Tolosako Udalak, eta hori modu seguruan gauzatu dadin hobekuntzak egiten ari da. 

Horri lotuta, Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria jarriko da datozen asteotan, inguru horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. 

Lehen esku-hartzeak bidegorri bazterrean egingo dira, farolentzako oinarriak jartzeko. Behin hori amaituta, trafiko eten puntualak egin beharko dira, baina horiek aurrerago zehaztuko dira. Edozein kasutan, argiztatze lanak zortzi asteko epean amaitzea aurreikusten da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA