Amarotzeko Auzo-Etxe alboan estalki berria eraikitzeko lanak datorren astean hasiko dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/17 | Obrak, Zerbitzuak
  • Martxoak 21 itxiko da eremua eta parkea zeharkatzen duen ibilbidea lanekin hasi ahal izateko. Auzo-Etxerako eta entsegu lokaletarako sarbidea une oro bermatuta egongo da.

  • Obrek 14 asteko iraupena izango dute eta lanen helburua da hexagonoa izenez ezagutzen den eremuan erabilera anitzeko estalkia eraikitzea eta belazean haurrentzako jolas berriak jartzea.

 

Tolosako Udalak esleitu ditu, dagoeneko, Amarotzeko Auzo-Etxe alboan estalki berria eraikitzeko lanak eta datorren astean emango zaie hasiera obrei. Affa Arquitetura Técnica S.L. arduratuko da Obra Zuzendaritzaz eta Campezo Obras y Servicios enpresak egingo ditu hirigintza lanak. Obrak guztira 451,792,61 euroko kostua izango dute (BEZ barne).

14 aste erabilera anitzeko eremu estali berria eta naturan integratutako jolas gunea sortzeko

Enpresa esleipendunak martxoaren 21n emango die hasiera lanei. Horretarako lan eremua itxi egingo da eta parkea zeharkatzen duen ibilbidea ere moztuko da obrak gauzatu ahal izateko. Guztira 14 asteko iraupena izango dute lanek eta obrak iraun bitartean Auzo-Etxera (arrapalatik) eta entsegu lokaletara sarbidea bermatuta egongo da.

Azken urteetan Amarotz auzoan egin diren lanei jarraipena emanez, eta Amarotzeko Auzo-Etxe ingurua berrantolatzeko parte hartze prozesutik ateratako ondorioei eta eskakizunei erantzunez eraikiko da orain estalpea eta naturan integratutako jolas gunea berria. Proiektua auzotarrekin partekatu da eta haiekin adostu dira estalkiaren diseinua eta jarriko diren jolas berriak.

Erabilera anitzeko eta euri egunetarako jolas gunea izango da sortuko dena. Estalpe berriaren azpian, anfiteatro txiki antzekoa eraikiko da auzoan antolatzen diren ekintzak bertan gauzatu ahal izateko. Horretarako babestuta geldituko diren harmailak jarriko dira.

Era berean, naturan integratutako jolas gune berri bat egokituko da Auzo Etxe ondoko belardian. Jolas gunea osatuko duten jolas, eserleku, zein bestelakoak egurrez eraikitako elementuak izango dira, inguru naturala ahalik eta gehien errespetatuz, zuhaitzak mantenduz eta gune berde ahalik eta zabalena bermatuz. Hala, eserlekuak, egurrezko etxola, tirolina, lurrezko muino-tunel-ezkutalekuak eta txirrista jarriko dira. Jolas hauen azpia malgutzeko kautxuzko zorua jarri ordez harea edota ezpala bezalako elementu naturalak erabiliko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA