Asfaltatze lanak egingo dira datorren astetik aurrera Amarotzen eta Usabalgo antenara doan errepidea itxita egongo da astelehenean eta asteartean

Tolosako Udala
2020/06/26 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Astelehenean 07:00etatik aurrera ezingo da lanak egingo dituzten eremuan aparkatu ostiraleko 20:00ak bitartean, eta lan eremuan dagoen autobus geralekua zerbitzuk kanpo geratuko da.

  • Errepidearen kontra dauden eta arriskua sortzen duten zuhaitz batzuk kendu ahal izateko ere Usabalgo antenara doan bidea itxiko da 2 egunez.

 

Datorren astean ekingo zaie berriz ere asfaltatze lanei, kasu honetan Amarotz auzoan. Asteka egingo dituzte lanak, datorren ekainaren 29an hasita. Horregatik, astelehenetik aurrera, 07:00etatik uztailaren 3ko 20:00ak arte ezingo da asfaltatze lanak egingo diren eremuan aparaktu. Halaber, lan eremuan dagoen autobus geralekua zerbitzutik kanpo geratuko da. Geltoki alternatiboa elizaren albo batean egongo da (garai batean geratzen zen leku berean). Amarotz 30ean dagoen geralekuan zerbitzua berdin mantenduko da.

Lanen barruan asfaltozko zoladurak eta oinarri granularrak fresatuko dira, ondoren horiek berriz betetzeko eta trinkotzeko. Asfaltozko zoladurak ere zabaldu egingo dira.

 

Usabalgo antenara doan errepidea itxita

Usabalgo antenara doan errepidea itxita egongo astelehenean eta asteartean, errepidearen kontra dauden eta arriskua sortzen duten zuhaitz batzuk kendu ahal izateko. Honako ordutegian erabili ahal izango dute errepidea inguruko bizilagunek: goizean 09:00ak bitartean, 13:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik aurrera.