Aste honetan hasiko dira Euskal Herria plazako arkupeetako zoladura berritzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/12 | Obrak, Zerbitzuak

 

  • Topic-eko arkupeen aldean hasiko dituzte obrak; gaur lanak gauzautzeko etxolak jarriko dira eta aste honetan obra-itxidura jarri eta itxitako eremuan zoladura eraisteko lanei ekingo zaie.

  • Obra osoa 4 fasetan gauzatuko da, fase bakoitzean arkupeen alde bat berrituta, eta guztira lanek 15 asteko iraupena izango dute.

 

 

Aste honetan emango zaie hasiera Euskal Herria plazako arkupe azpiko zorua berritzeko lanei Topic-eko arkupeen aldetik hasita.

 

Izan ere, obrak 4 fase izango ditu ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko bizilagun eta herritarren artean eta une oro, plazarako 3 sarbideetatik 2 irekita mantentzeko. Fase bakoitzean arkupeen alde bat berrituko da hurrenkera honetan: Topic, Antonio Lekuona, Andia kalea eta Rondilla kalea.

 

Eraikinetara sarrera bermatuta

 

Gaur hasiko dira obrarako etxolak jartzen eta datozen egunetan Topic-eko arkupeen aldean obra-itxidura jarriko da eta itxitako eremuan zoladura eraisteko lanei ekingo zaie.

 

Eraikinetara sarrera bermatuta egongo da une oro eta plazarako 3 sarbideetatik 2 irekita egongo dira obrek irauten duten bitartean eta ez da zerbitzu-sareen mozketarik aurreikusten.

 

Esan bezala, lanak 4 fasetan gauzatuko dira eta azken fase batean obraren eremu osoko amaiera lanak egingo dira. Guztira obrek 15 asteko iraupena izango dute eta 271.000 euroko aurrekontua.

 

Udala herriko eremu ezberdinak eraberritzeko egiten ari den ahalegin eta plangintzaren baitan kokatzen da Euskal Herria plazako arkupe azpiko zoladuraren berritzea, tolosarrei herri garbia, atsegina eta zaindua eskaintzea helburu hartuta dagoena balioan jarriz eta mantentzeko lanak gauzatuz, espazio publikoa egoera onean mantentzeko.

 

Arkupeetako zorua berritzearekin batera berrituko dira baita ere hiri altzariak –eserleku eta iturria- eta saneamendu sareko hartuneak eta sare elektrikoaren kanalizazio osagarria ere gauzatuko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA