Azalpenak eskatuko ditu udalak, azken egunotan argindarrarekin gertatutakoaren harira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/26 | Obrak, Zerbitzuak

Azken egunotan –ekainaren 22ko arratsaldean 3 orduz, eta gaur goizean, ekainaren 26an, beste 5 orduz– Tolosako hainbat gune argindarrik gabe geratu ondoren, eta egoeraren larritasuna kontutan izanda, honakoa adierazi nahi du Tolosako Udalak:

  • Ezohikoak bezain larriak izan dira mozketak, eta merkatari, ostalari zein herritar askori eragozpen eta kalte handiak sortu dizkigute.

  • Udalak, kaltetu modura, nahiz ezinegona adierazi duten herritar, merkatari eta ostalarien izenean, azalpenak eskatuko dizkio Iberdrolari, gertaera hauen arrazoiak argitu ditzan eta berriz ere gerta ez daitezen neurri eraginkorrak har ditzan.

  • Era berean, Eusko Jaurlaritzari ere esku har dezan eskatuko zaio.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA