Belate eta Rondilla kaleetan ur saneamendua hobetzeko lanak egingo dira datozen asteotan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/23 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioak hodi berriak jarriko ditu Zuloaga auzoan eta Belate pasealekuan, eta Rondilla kalean.
  • Oinezko pasabideetan egingo dituzte lanak lehenengo; Donostiako Klasikoaren ostean, errepideari eragiten dioten puntuetan arituko dira.

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ur saneamenduaren azpiegiturak hobetzeko lanak egingo ditu, datozen asteotan, Tolosako hiru puntutan. 

Belate pasealekuan eta Zuloagan kanalizazio berria egingo da euri urak eta fekala behar bezala bereizteko. Beste bi obrei dagokienez, Rondilla kalean, tubo zaharra ordezkatu egingo da, karreterak gurutzatuz. Eta San Frantzisko pasealekuan, bi arketen arteko lotura egingo sistemaren eraginkortasuna handitzeko.

Belate pasealekuan, gaur egun egoera txarrean dauden hodiak ordezkatuko dira, 315 mm eta 250 mm-ko hodi berriekin. Interbentzio honek euri ur eta fekalen kudeaketa hobetzeaz gain, iragazketak murriztu eta drainatze-ahalmena hobetuko du.

Rondilla kalean, berriz, hodi sistema garbitu eta 630 mm-ko hoditeria berria instalatuko da, urak hobeto husteko gaitasuna izateko. Izan ere, gaur egun euri-jasa handietan gainezka egiten du puntu horretan. 

Azkenik, San Frantzisko pasealekuan, frontoiaren eta anbulategiaren inguruan, bi arketen arteko konexioa egingo da. Gainkarga puntua sortuko da puntu horretan, urak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izateko.

Lanek 14 aste inguruko iraupena izango dute. Lehenik eta behin oinezkoen pasabideetan egingo dituzte lanak; abuztuaren 10eko Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketaren ostean, errepideari eragiten dioten puntuetan arituko dira lanean. 

Epe horretan, eta denbora tarte batzuetan behin behineko trafiko eten eta desbideraketak egingo dira. Udaltzaingoak horien berri emango du. Era berean, trafikoan eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta garaje eta etxebizitzetara sarbidea bermatzeko neurriak hartuko dira. Oinezkoei dagokienean, pasabide alternatiboak emango dira. Ur horniduraren edozein mozketa beharrezko denean ere, aurrez jakinaraziko da.

Proiektuaren aurrekontu osoa 167.146,61 eurokoa da, BEZa barne.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA