Belateko autobus geralekua eraberritu du Udalak erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko

Tolosako Udala
2018/09/11 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Geralekuko espaloia errepidera bitarte zabaltzean oinarritu da lana.
  • Aktuazio berbera gauzatuko da Usabal kiroldegiko autobus geltokian datozen asteetan.

Belate hiribidean kokatutako autobus geralekuan eraberritze lanak burutu ditu Udalak: espaloia zabaldu da errepidera bitarte. Orain autobusek errepidean bertan egingo dute geldiunea, ez dute geralekura sartu beharrik izango. Aktuazio berbera gauzatuko da Usabal kiroldegiko autobus geralekuan datozen asteetan. Erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu eta bermatzea du helburu Udalak berroneratze lan hauekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA