Beotibar pilotalekuko eta epaitegiko eraikinen arteko pasabideak itxita bihartik aurrera, Gernikako Arbola berrurbanizatzeko lanak amaitu arte

Tolosako Udala
2021/06/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Gernikako Arbola berrurbanizatzeko lanak amaitu arte itxita mantenduko dira anbulatorioa eta Alondegia plaza lotzen dituzten pasabideak.

  • Oinezkoek epaitegi atzetik edo San Frantzisko kaletik joan ahal izango dute.

 

 

Apirilean hasi ziren eta aurrera doaz Gernikako Arbola berrurbanizatzeko lanak, oinezkoei lehentasuna eman eta eremua tolosarrentzat atseginagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa egiteko. Lau fasetan ari dira lanak garatzen eta guztira 5 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Lanen eraginez, bihartik aurrera, itxita egongo dira Beotibar eta epaitegiko eraikinen arteko pasabideak, anbulatoria eta Alondegia lotzen dituztenak. Obra amaitu arte egongo dira itxita. Dena den, oinezkoak epaitegi atzetik edo San Frantzisko kaletik igaro ahal izango dira.

Obrak amaitzean, tolosarrek paseatzeko espazio gehiago eta irisgarriagoa izango dute, espaloiak zabaltzearekin batera, arrapalak birkokatu eta espaloi eta bidea maila berean jarriko direlako. Modu honetara, Gernikako Arbolako eremu osoari jarraitasuna eta koherentzia emango zaio material bera erabilita eta abiadura moteltzeko aglomeratu inprimatua jarriko da. Hiri altzariak eta lorategiak berrituko dira, baita argiztapen instalazio osoa ere. LED argiak jarriko dira energia kontsumoa murrizteko, jasangarritasun energetikoaren aldeko apustuan urratsak eginez.

Noranzko bakarra izango du zirkulazioak eta 14 aparkaleku izango ditu eremuak. Azpiegiturei dagokienez, saneamendu-sarea bereiziko da, ur horniduraren kasuan fibrozementozko hodia kenduko da, behe eta ertain tentsioko sareko kanalizazioa berrituko da eta telekomunikazioko sareko aire-linea lurperatuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA