Biodibertsitate eta habitatean kalterik ez eragiteko, presa betetzeko lanak atzeratu ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Dagoeneko sistema elektronikoa konponduta dago eta hainbat froga ere egin dira.
  • Puzgarria betetzeko lanak oraindik ez dira gauzatuko ur emari nahikoa ziurtatu eta emari baxuaren ondorioz sortu diren legar hondartzetan ugaltzen hasi diren Txirritxo txiki hegaztien espeziea, espezie kaltebera gisa katalogatuta dagoena, babesteko.

 

Iazko abenduan Tolosan izandako uholdeen ondorioz, presa puzgarriaren sistema elektronikoa matxuratu egin zen. Geroztik, presa ez da erabilgarri egon eta ur emaria nabarmen gutxitu da Oria ibaian. Presa matxuratu zenetik konponketa lanak egiteko lanean aritu da Udala.

Denbora honetan, hainbat bilera egin dira Ur Konfederazioarekin eta URA Ur Agentziarekin eta bilera horien ondotik, konponketa lanak kontratatzeko prozesua gauzatu du udalak.  Lanak modu egokian aurrera eramateko Alemaniako enpresa bati, bere garaian presa puzgarria instalatu zuen enpresari, alegia ,esleitu zaizkio lanak.

Konponketa lanak eginak daude eta hainbat froga ere egin ditu enpresak. Azken ikuskaritza eta froga lanak baino ez dira falta; puzgarria puzteko moduan dago, baina biodibertsitate eta habitatean kalterik ez eragiteko atzeratu ditu udalak presa puzteko lanak.

Babestu beharreko Txirritxo txikia hegaztia Tolosako legar hondartzetan

Ur emari baxuaren ondorioz, legar hondartzak eratu dira Oria ibaian eta zenbait txirritxo txiki hegazti bikote ugaltzen hasi dira Tolosan.  Txirritxo txikia espezie kaltebera gisa katalogatuta dago Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan eta Babes Bereziko Araubidean dauden Basa espezieen Zerrendan babes bereziko erregimenean. Presa betetzeak, de facto, legar hondartzetan dauden arrautzak eta txitak galtzea ekarriko luke, eta debekatuta dago ugalketa-lekuak hondatzea eta suntsitzea. Ondorioz, ezinezkoa da presa orain betetzea, eta beraz, fauna eta habitatari kalterik ez eragiteko, udalak, txirritxo txikiaren ugalketa aldia amaitu arte eta ur emari nahikoa izan arte itxarongo du presa puzteko. Jarraipen estua egingo da presa lehenbailehen bete ahal izateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA