Dama Berdeko 4 palmondo kendu eta eremua txukunduko da datozen egunetan

Tolosako Udala
2021/07/06 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Palmondoak landatuta dauden lekua ez da egokia eta, handitzen joan diren heinean, sustraiak bota eta zorua altxatu dute, eta batzuk gaixotu egin dira.

  • Udalak gaixorik dauden palmondoak kenduko ditu eta eremu guztia txukunduko du, zorua eta eremua egoera onera ekartzeko.

 

Dama Berdeko palmondoen kokalekua ez da landare mota honetarako egokia, izan ere, hazten diren heinean, ez dute sustraiak botatzeko lekurik eta ondorioz zorua altxatzen dute. Hazteko beharrezko leku falta dela-eta, batzuk gaixotu egin dira eta Udalak erabaki du gaixorik dauden palmondo hauek kentzea.

Eremuaren zenbait tokitan zorua guztiz hondatuta dago palmondoen eraginez, eta Zumarditxikitik Dama Berderako sarbideetako bat ere itxi behar izan da eragozpenik ez sortzeko. Egoerari irtenbidea emateko, Udalak gaixorik dauden 4 palmondoak kenduko ditu datozen egunetan eta eremua txukundu eta bere onera itzultzeko. Kenduko ez diren palmondoekin zer egin aztertuko da, arazo bera egon ez dadin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA