Datorren astean egingo dira Iurre auzoko azken asfaltatze lanak

Tolosako Udala
2023/07/14 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Egunotan Norvegiarren lorategien aldameneko aparkalekuan egindako lanen ondotik, datorren astean inguruko kaleetan burutuko dira asfaltatze lanak. Behin horiek amaituta, margoketa lanak egingo dira aparkalekuan.

 

Azken asteotan Tolosako Udala herriko hainbat gune eta kale berrasfaltatzen ari da, irisgarritasuna hobetzeko bidean. Orain arte, esaterako, San Frantzisko pasealekua, Oria kalea, eta Bizkaia kalea berrasfaltatu ditu, besteak beste, eta orain, gauza bera egiten ari da Iurre auzoan.

Horri jarraiki, egunotan Norvegiarren lorategien aldameneko aparkalekuan egindako lanen ondotik, datorren astean inguruko kaleetan burutuko ditu asfaltatze lanak: Iurre eta Iurreamendi auzoen arteko biribilgunetik hasi, eta aparkalekura daraman kaleraino. Behin horiek amaituta, aparkalekua margotuko du, behar bezala seinaleztatuta gera dadin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA